Nafarroa Oinez
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroa Oinez hartuko du Etxarri Aranazek gaur

Nafarroako ikastolen jaia euskararen aldeko aldarrikapenen aldekoa ere bada. EITBren medioek Nafarroa Oinez jaiko jarduera eta ekitaldien berri emango dute, telebistan, irratian zein webgunean.
Jendea 2013ko Nafarroa Oinez jaiaz gozatzen Etxarri Aranazen
Nafarroa Oinez 2013 Etxarri Aranazen. Argazkia: Araceli Markotegi, Flickr.

Hotsein! lelopean, igande honetan, urriak 8, ospatuko da 2023ko Nafarroa Oinez jaia, Etxarri Arantzen, eta, ohi bezala, EITBk txoko berezia izango du

Jarduerez, paisaiaz eta eguraldi onaz gozatzeko aukera eskaintzeaz gain, Nafarroa Oinez jaia euskararen aldeko aldarrikapenen bozgorailu izango da.

Ibilbidea Etxarri Aranatzen dago, ia 3 kilometro luze da eta hiru gunetan banatuta egongo da: Utzubar Txiki, Arluzepe eta Batzeta.

Urtero bezala, EITB Ikastolen Elkarteko ospakizunetan bidelagun eta babesle nagusi izango da. Hala, EITBren medioek Nafarroa Oinez jaiko jarduera eta ekitaldien berri emango dute, telebistan, irratian zein webgunean.

EITBren txokoa oraingo honetan 1. gunean egongo da, Utzubar Txiki izenekoan. Bertan kokatuko da EITBren haurrentzako klubaren espazioa, eta klubeko kide egiteko aukera egongo da 11:00etatik 18:00etara. Horrez gain, PRIMERAN plataforma berriak ere tokia izango du.

13:00etatik aurrera, berriz, "Go!azen: Karaokea" emanaldia eskainiko du EITBk eta, telesaileko hiru aktoreren eskutik, abestu eta dantzatzeko aukera izango dute gaztetxoek.

Andra Mari Ikastola 1969an sortu zen 12 ikaslerekin eta gaur egun 250 familia eta 409 ikasle ditu. Ikastetxearen helburua Bigarren Hezkuntzako eraikina eraberritzea da.

Haur programazioa bereziki zaindu da, baina adin nagusikoentzat ere oso aukera interesgarriak daude. Zuzeneko musikaz gozatzeaz gain, Nafarroa Oinezera datozen gazteek Erronka izeneko probak jarraitu ahal izango dituzte.

Aurten aplikazio berri bat sortu da, informazioa eskuragarriagoa izan dadin. Gainera, beti bezala, ibilbidean osasun guneak, puntu morea, edoskitze guneak eta informazio guneak egongo dira.

 

20230613132310_nafarroa-oinez-2023_
18:00 - 20:00

 

Azkenik, Nafarroa Oinezekin kolaboratu nahi izanez gero, dohaintzak egiteko hainbat bide daude:

- Bizum bidez: 03259 edo Nafarroa Oinez Fundazioa erabiliz.

-Caja Laboral: ES33 3035 0116 9111 6002 4109

-Rural Kutxa: ES16 3008 0093 6347 5831

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X