EUSKARAREN ALDEKO EKIMENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ehunka lagunek ''Korrika'' egin dute Parisko kaleetan, atzerako kontaketari hasiera emanez

20240302221028_korrika-parisen_
18:00 - 20:00
Ehunka lagunek ''Korrika'' egin dute Parisko kaleetan, atzerako kontaketari hasiera emanez
Martxoaren 14an hasiko da Korrika Irunen, eta Baionan bukatuko da 10 egun geroago. Euskararen aldeko oihuak eta Iparraldeko ikasleen aldarriak entzun dira larunbat honetan Parisen. Sacre-Coeur basilikan hasi eta euskal etxeraino, korrika egin dituzte ia 4 kilometro ehunka lagunek.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X