SUTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Derioko seminarioaren zati bat hustu dute, sute baten ondorioz

Segurtasun Sailak baieztatu duenez, 09:00ak inguruan jaso dute sutearen abisua. Badaezpada, hustu egin dute eraikinaren alde bat. Oraingoz, ez da inor zauritu.
Derio, gaur
Derio, gaur. Argazkia: Suhiltzaileak Bizkaia

Derioko seminarioren eraikinean sute txiki bat izan da goizean, eta ondorioz, zati bat hustu egin dute, badaezpada. Zehazki, beheko solairuko lokal batean piztu da sua.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 09:00ak inguruan jaso dute abisua. Oraingoz, ez dakit zerk eragin duen sutea.

Bizkaiko Suhiltzaileen hainbat dotazio bertaratu dira, eta berehala lortu dute sua kontrolpean izatea.

Orain arteko informazioaren arabera, ez da inor zauritu.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X