ERRESKATEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pas ibaira erori diren Andoaingo bizilagun bat eta bere txakurra erreskatatu dituzte Kantabrian

20240608203411_rescate-cantabria_
18:00 - 20:00
Pas ibaira erori diren Andoaingo bizilagun bat eta bere txakurra erreskatatu dituzte Kantabrian
Kantabriako Gobernuko suhiltzaileek eta mendiko langileek 59 urteko andoaindar bat eta bere txakurra erreskatatu dituzte Pas ibaian, Puente Viesgo parean. Animalia erori da lehenbizi, eta gizona erori da ondoren, erreskatatzen saiatu denean, eta uretatik irten ezinik geratu dira biak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X