Saria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Andres Torres sukaldariak Basque Culinary World Prize 2024 saria jaso du

Sukaldariburuak Global Humanitario GKEak "10 herrialdetan elikagaien segurtasunaren alde eta mundu mailako krisi-egoera ezberdinetan gastronomiaren bidez” egindako lanagatik jaso du saria.
Andres Torres sukaldaria
Andres Torres sukaldaria. Irudia: Euskadi.eus

Andres Torres sukaldariak Basque Culinary World Prize 2024 saria jaso du, Global Humanitario GKEak egindako lanagatik. "Hamar herrialdetan elikagaien segurtasunaren eta haurren eskubideen alde lan egiten du, 200 eskola-jantoki baino gehiagorekin, eta gerra-eremuetan eta hondamendietan larrialdiko esku-hartzeak egiten ditu, elikagaiak, ura, higienea, osasuna, aterpea eta oinarrizko hezkuntza eskuratzeko".

Sariaren bederatzigarren edizioko epaimahaiak nabarmendu duenez, "sukaldaritza, jasangarritasuna, laguntza humanitarioa eta gerra-kazetaritza Andres Torresen figura multifazetikoan biltzen dira".

Horrez gain, epaimahaiak kontuan hartu du jasangarritasunean oinarritutako sukaldaritza egiten duen Torresen Casa Nova jatetxea, "gastronomiari beste begirada bat ematea posible dela erakusten duena". 

Basque Culinary World Prize saria Eusko Jaurlaritzak eta Baque Culinary Centerrek (BCC) ematen dute, eta "jakintzaz, talentuaz, sormenaz eta indarraz baliatzen diren sukaldariak" bereizten ditu, "gure gizarteak eskatzen dituen aldaketekin bat egiteko". 100.000 euro jasoko ditu irabaleak, berak aukeratutako proiektura bideratzeko.

Torres "oso harro eta eskertuta" agertu da sariagatik. Gainera, 25 urte baino gehiago proiektu solidarioak egiten eman ondoren, epaimahaiak "gastronomiaren Nobela" eman izanak "indarrak batuz gauzak alda daitezkeela" berresten duela gaineratu du. "Sukaldaritzako ezagutzak eta elkartasuna bateratuz, pertsona askoren bizitzan eragin positiboa izan dezakegu", adierazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X