Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Aste Nagusia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Athleticek Kopa eskaini dio Begoñako Amatxuri

20240819170812_athletic-begona_
18:00 - 20:00
Athleticek Kopa eskaini dio Begoñako Amatxuri
Athleticeko lehen bi taldeek tradizioa bete dute, Begoñako amatxura bisita eginez. Oscar de Marcos eta Irene Oguiza kapitain gisa aritu dira, eta basilikara eraman dute joan den denboraldian lortutako kopa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X