Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amaitu dira Irunen arratsaldean osatu diren auto-ilarak

Itzulera Operazioaren barruan lehen arazoak sortzen hasi dira euskal errepide sarean, 18:30ean, Irunen 10 kilometroko auto-ilarak zeuden, baina 20:30erako 4 kilometroa jaitsi dira eta berehala desegin dira horiek ere.
AP-8a, Irunen.
AP-8a, Irunen.

Urtero abuztu amaieran ohiko izaten den gisan, Frantziara eta Europa iparraldera doan trafiko handiaren ondoriz auto-ilarak sortu dira AP-8ko hainbat puntutan, bereziki Irunen. Bertan, arratsaldean 10 kilometrokoak izatera iritsi dira. 

Biriatuko ordainlekutik Oiartzuneraino luzatu dira ilarak, eta 18:00ak pasata, Oinaurreko irteera itxi dute Irunen, hiri horretako kaleetan kolapsoa saihesteko neurri gisa. 20:30ak jota zabaldu dute atzera irteera hori. 

Horrez gain, arratsaldean auto-ilarak sortu dira AP-8 Zarauzko ordainlekuan, Baionarako noranzkoan, baina dagoeneko konpondu dira.

Itzulera Operazioa

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak Itzulera Operazioa abiatu du arratsaldean (15:00etan). Bi izango dira ibilgailu gehien hartuko dituzten puntuak: Armiñongo lotunea (A1 eta AP-1) eta Ipar Euskal Herriko muga (AP-8). 

Arabako zati horretan, seinalizazio berezia jarri da, AP-1 zaharreko irteeran Gasteizerako noranzkoan, trafikoa arintzeko. Konoen eta seinaleztapen bereziaren bidez, A-1eko hiru erreietako bat utziko zaie AP-1etik modu masiboan sartzen diren ibilgailuei.

Gipuzkoan, nazioarteko trafiko fluxuek eraginda, ilarak aurreikusten dira AP-8an, Biriatuko (Lapurdi) ordainlekuan. 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X