Errepideak autoz beteko dira Itzulera Operazioan, arreta guneak Armiñonen (A-1) eta Biriatun (AP-8) jarrita
Oporren azkena zukutu ondoren, errepidera aterako dira milaka pertsona datozen orduetan, etxera buelta egin asmoz. Hori dela eta, eta urtero bezala, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak Itzulera Operazioa abiatuko du arratsaldean (15:00etan). Bi izango dira ibilgailu gehien hartuko dituzten puntuak: Armiñongo lotunea (A1 eta AP-1) eta Ipar Euskal Herriko mugan (AP-8).
Arabako zati horretan, seinalizazio berezia jarri da, AP-1 zaharreko irteeran Gasteizerako noranzkoan, trafikoa arintzeko. Konoen eta seinaleztapen bereziaren bidez, A-1eko hiru erreietako bat utziko zaie AP-1etik modu masiboan sartzen diren ibilgailuei.
Gipuzkoan, nazioarteko trafiko fluxuek eraginda, ilarak sor daitezke AP-8an, Biriatuko (Lapurdi) ordainlekuan.
Euri-jasengatik abisu horian dago gaur eta bihar Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE), eta horrenbestez, gidatzean zuhurtziaz aritzeko eta ibilgailuen arteko segurtasun distantzia handitzeko gomendioa eman du Segurtasun Sailak.
Uda hasieran Trafiko Zuzendaritzak egindako aurreikuspenen arabera, bi milioi ibilgailuk baino gehiagok zeharkatu behar zuten Euskadi nazioarteko joan-etorrietan.
Ertzaintzako trafiko-unitateetako 550 agentek zainduko dute errepideko zirkulazioa eta segurtasuna, eta in situ emango dute zirkulazioaren egoerari buruzko informazioa. Helikoptero batek irudiak bidaliko ditu Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentrora, eta kontrol horren euskarria izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Lehendakari ohiek Garaikoetxea gogoratu dute zendu ostean
Iñigo Urkulluk eta Patxi Lopezek doluminak eta esker ona adierazi dituzte Carlos Garaikoetxea zendu ondoren. Urkullu lehendakari ohiak "gertukoa" zela adierazi du Euskadiri buruzko planteamentuetan. Lopezek berriz, "erreferente" bat dela esan du.
Lekuko batek Maialenen ustezko hiltzailea “noraezean zebilen” pertsona gisa deskribatu du, eta biktimari “familia bere aurka jartzea" leporatzen ziola
Maialenen hilketaren epaiketaren bigarren egunean, hainbat lekukok deklaratu dute. Maialen maiatzaren 27an hil zuen omen bikotekideak, Gasteizko hotel batean, 13 labankada emanda. Akusazioek diote hiltzeko asmoz jardun zuela, eta 45 urteko espetxe-zigorra eskatu dute. Defentsak, berriz, "errealitatetik deskonektaturik" zegoela alegatzen du.
Epaileak ikertu gisa deitu du El Bocaleko pasabidearen diseinatzailea
Egitura diseinu eta eraikuntza akatsen ondorioz erori izana posible dela adierazi du epaileak bere autoan. Ingeniariak ekainaren 5ean deklaratuko du.
OMEk baieztatu egin du bi hantabirus kasu izan direla gurutzaontzian, eta zazpi kasu aztertzen ari dira
Hiru bidaiari hil dira hantabirusak jota, eta laugarren bat zainketa intentsiboetan dago. 23 nazionalitatetako 149 lagun (88 bidaiari) zeramatzan itsasontzia Argentinatik irten zen martxoaren 20an, Cabo Verderantz. Egun, han jarraitzen du, Kanaria Handian edo Tenerifen lehorreratzeko zain. Infekzioa ontzitik kanpo dagoela uste du OMEk.
Zer da hantabirusa, karraskariek transmititzen duten eta gaixotasun larriak eragin ditzakeen birusa?
Martxoaren 20an Ushuaiatik (Argentina) abiatu zen gurutzaontzi batean agerraldi bat izan da, eta dagoeneko hainbat hildako utzi ditu. Agerraldiak gaixotasun zoonotiko horren gainera eraman du fokua.
Pertsona bat zauritu da BI-10 errepidean, Bilbon, istripu baten ondorioz
Ezbeharra Errekalde parean gertatu da, Galdakaorako noranzkoan, eta hiru erreietako bi itxi dituzte. Hala ere, 07:00ak aldera errepidea erabat zabaldu dute.
Hiru pertsona hil dira, ustez hantabirusak jota, gurutzaontzi batean
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) adierazi duenez, "kutsatze-arriskuak txikia izaten jarraitzen du" eta "ez dago izutzeko arrazoirik". MV Hondius gurutzaontzia lehorreratzeko portu bila ari da, Cabo Verdek baimena ukatu baitio. Ontzian doazen 149 lagunetatik 14k Espainiako nazionalitatea dute.
Eric Courdyren heriotzagatik auzipetutako boxeolari ohiak barkamena eskatu eta bere gain hartu du hilketa
"Egindakoa onartzen dut eta barkamena eskatzen diot biktimaren familiari", esan du lehen saioan. 09:00etan hasi dira Verin epaitzen, hilketa gertatu zenetik ia bi urtera.
Bikotekideak 13 labankada eman zizkion Maialen Mazoni, "hiltzeko asmoarekin", fiskalaren arabera
Fiskaltzak hiltzaileak 45 urteko espetxe zigorra bete dezala eskatu du, Zigor Kodeak baimentzen duen handiena. Zehazki, 25 urte azpikeriaz eta ankerkeriaz egindako hilketagatik (emakumea labankadaz hil zuen), 16 urte bi abortu delituengatik eta 4 urte adingabea (onik atera zen 2 urteko alaba) abandonatzeagatik.
34 urteko gizon bat atxilotu dute Iruñean, sexu-erasoa egotzita
Atxiloketa Nafarroako hiriburuko Udaltzaingoak egin zuen, igandeko lehen orduan.