arrazakeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arrazakeriaren kontrako elkarretaratzea egin dute Pasaian, ''migrante ehiza'' salatzeko

20241019161750_pasaia-elkarretaratzea-arrazakeria_
18:00 - 20:00
Arrazakeriaren kontrako elkarretaratzea egin dute Pasaian, ''migrante ehiza'' salatzeko
Elkarretaratzea egin dute gaur Pasaian, arrazakeriaren kontra. Azken egunetan, hainbat gertakarik tentsioa areagotu dute, eta hainbat lagunek "migrante ehiza" salatu nahi izan dute. Pasaia herri integratzailea eta harrera herria dela adierazi dute herriko plazan.

Zure interesekoa izan daiteke

Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eider Gotxi (Guggenheim Urdaibai Stop): "Herritarron lanari esker lortu da Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera geratzea"

Guggenheim Urdaibai egitasmoa behin betiko bertan behera gelditu eta biharamunean, erakundeen jarrera "zurrun eta inposatzailearen aurrean" herria garaile atera dela azpimarratu du Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop plataformako bozeramaileak. Garaipena jaigiroan ospatzeko otsailaren 7rako Gernikan antolatu duten ospakizunean parte hartzeko deia egin die herritarrei. Bestalde, Gotxik ohartarazi du plataformaren bidea ez dela hemen bukatzen eta ontziola Muruetatik ateratzea izango dela hurrengo erronka. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Urdaibaiko Guggenheim museoa baztertu dute, proiektua iragarri eta 17 urtera

Bi urteko azterketa eta hamaika eztabaidaren ondoren, Urdaibaiko Guggenheim proiektua baztertzearen erabakia hartu du Patronatuak. Orain hilabete, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azaldu zuen luze joko zuela museoa eraikitzeko lurrak garbitzea, bai eta egitasmoaren aurkako salaketak epaitegietan argitzea ere. Eta kalean proiektuak kritika andana jaso izan du talde ekologisten eta herritarren aldetik.

Gehiago ikusi