BI-30 errepidean izandako istripu batek auto-ilarak eragin ditu Txorierrin eta Arrontegin
Ezbeharra goizean goiz gertatu da Erandion, eta errei bat itxi behar izan dute Galdakaorako noranzkoan. Ilara luzeak sortu dira.
Erandio inguruan gertatu den istripuaren ondorioz sortutako pilaketak. Argazkia: @TrafikoEJGV
Hainbat ibilgailuren arteko istripu batek arazo handiak sortu ditu goizean goizetik Bilbo inguruan. Ezbeharra BI-30 errepideko 12. kilometroan gertatu da, Erandion, Galdakaorako noranzkoan. Horren ondorioz, errei bat itxi behar izan dute eta auto-ilara handiak sortu dira. Pilaketek A-8 errepidean ere izan dute eragina, Txorierriko igarobidean eta Arrontegi inguruan.
Lau autoren artekoa izan da talka, eta trafikoa zeharo moteldu du Galdakaorantz. Arazoak Bi-10 errepidean ere sumatu dira, Barakaldo inguruan.
Halaber, A-8an izandako beste istripu batek eragin handia izan du Bilbo inguruan. Ezbeharra Malmasineko tunelen inguruan gertatu da, Basaurirako noranzkoan, eta auto-pilaketak sortu dira inguruan.
Azkenik, Muxikan bi autok elkarren kontra jo dute, eta, ondorioz, trafikoa moztu behar izan da Bi-635 errepidean, Zugaztieta parean, Bilborako noranzkoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera