Santi Cocaren hilketa argitzeko bigarren epaiketa abian da, herri-epaimahia aukeratuta
Santi Cocaren hilketaren bigarren epaiketa hasi da astelehen honetan Gipuzkoako Lurralde Auzitegian, Donostian, herri-epaimahaia osatuta. Akusatuen aulkian eseri da lehenengoan egon ez zen auzipetua eta ustez hilketan erantzukizun handiena izan zuena. Ihes egin zuen kasuaren instrukzio fasean, eta, otsailean, Frantzian atxilotu zuten.
Coca 2019an hil zen, Donostiako dantzaleku baten kanpoaldean emandako jipoiaren ondorioz. Gertakaria argitzeko egindako lehenengo epaiketan, akusatuetako lau absolbitu egin zituzten, eta beste bati hiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zioten arduragabekeriazko hilketa egotzita, baina intoxikazio etilikoaren aringarriarekin.
Gaur, bigarren epaiketaren lehendabiziko saioan, herri-epaimahaia osatuko duten bederatzi kideak eta bi ordezkoak aukeratu dituzte. Aurretiazko alegazioetan, fiskalak epaimahaikideei eskatu die "lehen epaiketa ahazteko" eta akusatu nagusiaren "benetako asmoak" zeintzuk ziren argituta erabakitzeko.
Akusazioei dagokienez, Santiren familiak bertan behera utzi du prozesua, luzea eta garestia baita. Donostiako Udala herri akusazio gisa aurkeztu da, eta haren abokatuak kasuak hirian eragin zuen "kezka" eta "inpaktu soziala" ekarri ditu gogora.
Defentsaren abokatuak, berriz, akusatuak gertakarien unean "19 urte besterik ez" zituela nabarmendu du, eta epaimahaiari galdegin dio "probak oinarri hartuta" ondu dezatela berediktua, ihes egin izana alde batera utzita.
Fiskaltzak eta herri-akusazioak 20 urteko espetxe zigorra eskatu dute auzipetuarentzat. Haren defentsak, berriz, absoluzioa.
Zure interesekoa izan daiteke
BiomaGUNEk ohartarazi du aspartamoa "kaltegarria" izan daitekeela bihotzerako eta garunerako
Aspartamoa pisua galtzen lagun dezakeen edulkoratzaile artifiziala da, baina azukrea baino 200 aldiz gozoagoa da.
Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko
Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.
Osakidetzak markak hautsi ditu: 34 transplante egin dituzte azaroan Gurutzetako Ospitalean
Zentroak 25 giltzurrun-transplante eta 9 gibel-transplante egin ditu hilabetean, eta arlo horretan Estatuan eta nazioartean duen lidergoa sendotu du.
Esquadra Mossoek eta Guardia Zibilak IRTA-CReSA laborategiaren egoitza miatu dute, txerri-izurri afrikarra dela eta
Zero gunetik gertu dagoen eraikinean sartu dira gaur goizean, epailearen aginduz. Inguru hori susmopean dago, txerri-izurri afrikarra zabaltzea eragin omen zuen ihesaldi bat ikertzeko.
Mancisidor hautatu dute ararteko, EAJ, PSE-EE eta PPren babesarekin, eta EH Bilduren oposizioarekin
Haren aurrekoak, Manuel Lezertuak, ekainaren 19an formalizatu zuen karguari uko egin ziola, eta, harrezkero, Ines Ibañez de Maeztu izan da jarduneko arartekoa.
Hiru pertsona zauritu dira BI-637 errepidean, Erandion, hiru ibilgailuk eta autobus batek izandako istripuan
Ezbeharra 07:50 aldera gertatu da, eta ezkerreko eta erdiko erreiak itxi behar izan dituzte. Ondorioz, hiru kilometroko auto-ilarak sortu dira.
Bizkaibusen Mugi txartela erabilita ibili ahal izango da aurrerantzean
Horrela, hiru lurraldeetako edozein garraio-txartel (Bat, Barik eta Mugi) erabilita, erabiltzaileek Bizkaibusean ibiltzeko aukera izango dute, ordainketa-sistema integratu eta homogeneo baten bidez.
Albiste izango dira: EITB Maratoia, Talgo Euskadira itzuli da eta 2026rako aurreikuspen ekonomikoa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Baserritar jantziak, maileguan: “Sarerik ez duten familiak etortzen dira gehienbat”
Orioko Herri Ikastolan baserritar jantziak maileguan uzteko egitasmoa antolatu dute, bigarren urtez jarraian, "piztu eta eragin" ekimenaren baitan. Arropak berrabiltzea du helburu, baita herrian sarerik ez duten familiei laguntzea ere. Abarkak, gonak, zapiak, artilezko galtzerdiak... Denetarik bildu dute, eta egunotan familiak hurbilduko dira behar duten hori jasotzera.
Zestoako kasuari buruz gizarte-zerbitzuek egindako txostena "ez zen zuzena", Arartekoaren teknikari baten arabera
Zestoako sei herritarren aurka atzo abiatutako epaiketaren bigarren saioan deklaratu du Herriaren Defendatzailea erakundeko langileak, defentsaren lekuko gisa.