Albiste izango dira: Gazteen diagnostikoa, Bilbao BBK Liveko lehen kartelburuak eta zentsura mozioa Frantzian
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abenduaren 4an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Gazteen egoeraren diagnostikoa: Gazteen Euskal Behatokiak egindako 2024ko Euskal Gazteriaren Egoeraren Diagnostikoaren txostena aurkeztuko dute Bilbon (10:30ean) Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak eta Adrian Lopez Gazteria eta Emantzipazioko zuzendariak.
- Bilbao BBK live jaialdiaren lehen kartelburuak: Bilbao BBK live jaialdiaren antolakuntzak datorren urteko edizioaren lehen kartelburuak iragarriko ditu. 2025ean uztailaren 10etik 12ra bitartean egingo da Bilbao BBK jaialdian, ohi bezala, Kobetamendin. Oraindik ez dituzte sarrerak salgai jarri.
- Zentsura mozioa Frantzian: Ezkerreko ordezkariek eta, batez ere, Le Pen ultraeskuindarrak aurreratutakoa berretsi dute: Michel Barnier izango da Bigarren Mundu Gerratik karguan denbora gutxien iraungo duen lehen ministroa. Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ziurtzat jo du Michel Barnier lehen ministroa gaur eroriko dela, zentsura-mozio baten ondorioz, eta Frantziako hedabideen arabera, Saudi Arabian dagoela —Estatu bisitan dago bertan— ordezkoa bilatzen ari da dagoeneko.
Zure interesekoa izan daiteke
Hainbat errei itxi dituzte Bizkaian eta Gipuzkoan, luiziak eta ur putzuak direla eta
BI-630 errepidean errei bat itxi dute Karrantza parean, luizi bat izan baita. Halaber, lur-jausi bat izan da N-1 errepidean ere, Idiazabal parean, eta errei bat itxi behar izan dute. Hori guztia dela eta, Segurtasun Sailak arretaz gidatzea gomendatzen du.
Amaitu dira auto-ilarak BI-10 errepidean, Barakaldo parean bi ibilgailuk istripua izan ondoren
Ezbeharra 124. kilometroan gertatu da, Donostiarako noranzkoan, eta bost kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira.
Albiste izango dira: Ibaien egoera, noiz atertuko du? eta greba Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ibaiak gainezka izan dira gauean, baina egoerak hobera egin du
Prezipitazio handien ondorioz, uholdeak izan dira hainbat tokitan, garajeetan eta etxebizitzetan, batez ere Butroe ibaiaren arroan. Marurin 36 auzokideri eragin die.
Harritzar bat zintzilik geratu da N-634 errepidearen gainaldean, Getaria parean
Eguerdia pasatxo zenean, tamaina handiko harri bat erori da mendian behera, baina burdinezko sareak eutsi egin ahal izan dio. Astearte goizean hasiko dituzte erretiratzeko lanak, eta bien bitartean, errepidea irekita dago.
Sei pertsona zauritu dira Faltzesen, beren autoa bidetik irtenda
Zauritu guztiak ospitalera eraman dituzte eta ingresatuta daude, pronostiko erreserbatuarekin. Horietako bost adin txikikoak dira.
Maila horian daude Abetxuku, Zangroiz eta Mungiako estazioak, uholde arriskuagatik
Euskalmetek jakinarazi duenez, datozen orduotan ere euria barra-barra egiten jarraituko du, ia etenik gabe, batez ere, Kantauri isurialdean.
Butroe ibaiak gainezka egin du Mungia parean
Euriteen ondorioz, Butroe ibaiak gainezka egin du Mungia parean, eta bertako Udalak autoak toki garaietara mugitzea gomendatu die herritarrei.
Nafarroak 4,7 milioi aktibatu ditu auto elektrikoaren erabilera bizkortzeko
'Tximista Auto' plan berriak ibilgailu bakoitzeko 5.500 eurorainoko laguntzak eta azpiegituretarako zuzeneko laguntza indartzen ditu.
Berriro ekin diote Bidasoa ibaira salto egin zuen gizona bilatzeari
Antza, pertsona batek bi gizon ikusi ditu igande goizaldean ibilgailuak garbitzeko gune batean lapurreta egiten, Irunen, eta ertzainak heldu direnean, horietako batek uretara egin du salto; bestea, 31 urteko gizasemea, atxilotu egin dute.