ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eskola-autobus bat lubeta txiki batetik behera erori da Mundakan

20250225110932_mundaka-autobus-istripua_
18:00 - 20:00
Eskola-autobus bat lubeta txiki batetik behera erori da Mundakan
Ibilgailua, zorionez, hutsik zegoen. Autobus-gidaria bertatik jaitsi da eskuko balazta jarri gabe, eta hura gelditzeko igo denean zauritu da. Hortaz, Gernikako ospitalera eraman dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Rafa Pajares médico runner Behobia Donostia
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Behobiako partaide bat salbatu zuen mediku korrikalaria: "Luze egin zen, 10 minutu egon ginen bihotz-biriketako bizkortzea egiten"

Rafa Pajaresek, Segoviako Ospitaleko ZIUko medikuak, ez du ahaztuko joan den igandean Behobia-Donostia lasterketan bizi izandakoa. Lasterketako 10. kilometroan oihuak eta "parada" hitza entzun zituen. Berehala laguntza ematera hurbildu zen. Bertan zeuden beste osasun-langilerekin batera, bihotz-biriketako geldialdian zegoen korrikalaria suspertzea lortu zuten.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X