Gertakariak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostiako kale batean konortea erdi-galdurik aurkitutako gizon baten heriotza ikertzen ari dira

Biktima larunbateko 02:00ak aldera aurkitu dute, osasun-langileek Donostia Ospitalera eraman dute, eta handik ordu batzuetara hil da.

Ertzaintzak ikerketa abiarazi du gaur goizaldean Donostiako ospitale batean hil den gizon baten heriotza zerk eragin duen argitzeko.

Biktima Bidebietako kale batean aurkitu dute, 02:00ak inguruan konortea erdi-galdurik zuela, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Osasun-langileek Donostia Ospitalera eraman dute, eta handik ordu batzuetara hil da.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko, Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundean haren gorpuari egingo dioten autopsiak zehazten duenaren zain.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X