Sutea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sute batek kalte larriak eragin ditu Igorreko baserri batean

Etxebizitzaren tximinian piztu da sua, eta teilatua kiskali du. Hala ere, ez da inor zauritu.
Sutea Igorre Bikzkaiko suhiltzaileak
Sutea Igorreko baserri batean. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak

Sutea piztu da 15:45ean Igorreko Loiate auzoan, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. 

Sutean ez da inor zauritu, baina bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte.

Bi solairuko baserri bateko tximinian piztu da sua, arratsaldean, eta kalte material larriak eragin ditu.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu