Albiste da
Euskaraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zer dira Euskaraldiaren xaxatzaileak eta zein da horien lana?

18:00 - 20:00
Zer dira Euskaraldiaren xaxatzaileak eta zein da horien lana?
Aurten izena eman ezin dezaketen 16 urtetik beherako gazteek ere izango dute euren rola; izan ere, xaxatzaile izatera gonbidatu ditu Euskaraldiak. Senideak eta lagunak xaxatzea izango dute zeregin nagusi, ingurukoak euskaraz egitera bultzatzea. Barakaldoko xaxatzaile talde batekin egon gara.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X