KLIMA ALDAKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Oso litekeena" da bost urtean batez besteko tenperatura 1,5 gradu baino gehiago igotzea

Munduko Meteorologia Erakundearen arabera, % 80ko aukera dago ondorengo bost urteetako bat (2025-2029) inoizko beroena izateko.
Kataluniako urtegi bat, ia urik gabe
Kataluniako urtegi bat, ia urik gabe. Artxiboko argazkia: EFE

Iazkoa izan zen inoiz erregistratu den urterik beroena eta Munduko Meteorologia Erakundeak ohartarazi du lurreko batez besteko tenperaturak gora egiten jarraituko duela. Horren arabera, % 70eko aukera dago hurrengo bost urteetan tenperatura 1,5 gradu baino gehiago igotzeko.

2015ean sinatutako Parisko Akordioan, batez besteko tenperatura industria-aurreko (1850-1990) maila baino 1,5 gradu beroagoa ez izateko konpromisoa hartu zuten sinatzaileek. 

Hala ere, 1,5 graduko langa hori gainditu zen lehen aldiz 2024an (1,55 gradu, hain zuzen ere), eta % 86ko aukera dago, Munduko Meteorologia Erakundearen arabera, igoera hori datozen bost urteetan ere gainditzeko. 

Halaber, erakundeak aurreikusi du hurrengo bost urteetan 1,2 eta 1,9 gradu arteko gorakada izatea. Ez hori bakarrik, % 80ko aukera dago ondorengo bost urteetako bat (2025-2029) inoizko beroena izateko.

Adituen esanetan, Lurreko tenperaturak gora egiten duen heinean areagotu egingo dira lehorteak, bero boladak, uholdeak eta poloetako eta glaziarretako izotza azkarrago urtuko da.

Azkenik, aurtengo txostenak iragarri du Artikoko tenperatura batez beste 2,4 gradu igoko dela, munduko batezbestekoa baino hiru aldiz handiagoa.

Zure interesekoa izan daiteke

Olentzero eta Mari Domingi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikusmin handia EITBren Bilboko egoitzan, Olentzero eta Mari Domingi agurtzeko eta azken gutunak emateko

Haurren gutunak jasotzen eta haiekin argazkiak egiten izan dira biak ostiral arratsaldean, Bilboko kaleetan zehar egingo duten kalejiraren aurretik. Abenduaren 23an izango da hori, eta zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez eitb.eus-en, 18:30etik aurrera, Anabel Arrizaren eta Aritz Mendiolaren kontakizunarekin. Emanaldia asteazken arratsaldean emitituko da ETB1en.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guardia Zibilak erietxera eraman ditu Beloradotik joandakoekin Urduñan bizi ziren mojetako bost, osasun-baldintza kaxkarretan zeudelakoan

Ostegun honetan Santa Klarako monastegitik 87 eta 101 urte arteko bost moja atera dituzte eta Basurtuko erietxera eraman dituzte azterketa egitera, epailearen aginduz. Guardia Zibilak jakitera eman duenez, emakumeak osasun-baldintza txarretan bizi zirela egiaztatu ahala izan dute. Adierazpen horiek gezurtatzeko helburuz, etxeko mojetako batek sareetan zabaldu ditu eraikin barruko irudiak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X