Istripu larria Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat hil eta beste bat oso larri zauritu da San Adrianen, ibilgailua errepidetik aterata

Ezbeharra bart gertatu da, NA-134 errepidean, 21:33 aldera. Ibilgailua errepidetik irten eta hormigoizko areka batekin talka egin zuen. Hildakoa 50 urteko gizonezko bat da, eta 33 urteko beste bat Nafarroako Unibertsitatea Ospitalera eraman dute anbulantzian, oso larri.
Ezbeharra bart San Adrianen (Nafarroa). Irudia: Foruzaingoa
Ezbeharra bart San Adrianen (Nafarroa). Irudia: Foruzaingoa

Gizon bat hil zen eta beste bat oso larri zauritu astelehen gauean, NA-134 errepidean, San Adrianen, autoa errepidetik aterata.

SOS Nafarroa larrialdiak kudeatzeko zentroak 21:33an izan zuen istripuaren berri, eta Lodosako eta Azkoiengo parkeetako suhiltzaileak, San Adriango mediku taldea, bi anbulantzia medikalizatu —bat, Tafallakoa; bestea, SOS Errioxakoa—, oinarrizko bizi-euskarridun anbulantzia bat eta Foruzaingoaren patruilak bidali zituen bertara, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

Ezbeharra NA-134 errepideko (Ebroko ardatza) 51,6 kilometroaren parean gertatu zen. Oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla medio, ibilgailua errepidetik irten eta hormigoizko areka batekin talka egin zuen.

Istripuaren ondorioz, 50 urteko gizonezko bat hil zen eta 33 urteko beste bat zauritu. Nafarroako Unibertsitatea Ospitalera eraman zuten anbulantzia medikalizatuan, politraumatismo oso larriekin.

Foruzaingoa ezbeharraren arrazoiak ikertzen ari da.

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X