Miura ganadutegiko zezenek aurtengo sanferminetako entzierro azkarrena egin dute
Zezenek bi minutu eta 16 segundo behar izan dituzte ibilbidea osatzeko. Lehen balantzearen arabera, hiru pertsona zauritu dira eta horietako bi ospitaleratu behar izan dituzte, kolpeak hartuta.
Miura ganadutegi entzutetsuak eman die amaiera aurtengo entzierroei, lasterketa azkar eta garbia eginda. Zezenek 2 minutu eta 19 segundo behar izan dituzte ibilbidea egiteko, eta aurtengo entzierro azkarrena egin dute.
Astelehena izaki, aurreko egunetan baino korrikalari gutxiagok parte hartu dute eta, ondorioz, bertaratutakoek zezenen aurrean korrika saio politak egiteko beta izan dute.
Osasun-zerbitzuen lehen balantzearen arabera, hiru pertsona artatu dituzte, guztiak kolpeak hartuta, eta horietatik bi ospitaleratu behar izan dituzte. Hirugarrena, berriz, zezen plazan bertan artatu dute.
08:00etan suziria jaurtitzearekin batera hasi dira atera dira ukuilutik, joaldunak buruan zirela.
Santo Domingoko aldapan gora, baina, zezenek abiadura hartu dute, eta taldearen buruan jarri dira.
Udaletxe plaza eta Mercaderes kalea gorabeherarik gabe igaro dute, eta bat eginda sartu dira Estafeta kalean. Hori dela eta, tarte gutxiago izan dituzte zezenen aurrean korrika egiteko. Hala ere, lasterketa politak ikusi dira.
Estafeta kalearen erdi aldera zezen bat jarri da buruan, baina ez die apenas jaramonik egin korrikalariei, eta bere bidea egin du. Miura ganadutegi mitikoa da Iruñean, parte-hartzaile gehien izan ohi duena baita, eta bere noblezia erakutsi du gaurkoan.
Telefonicako zatian, joaldun eta zezen bana jarri da aurrean, eta tentsio uneak bizi izan dira, hain zuzen ere, zezen batek ibilbidearen eskuinaldeko hesiaren kontra jo baitu.
Taldea luze-luze eginda zegoela sartu da zezen plazan, aparteko gorabeherarik gabe.
Zure interesekoa izan daiteke
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Biktimak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak, debekatuta
Ipar Euskal Herriko 50.000 ikasle inguruk gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak erabiltzea debekatuta dago eskola orduetan. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.