GIPUZKOA
Espetxera bidali dute Torre Pachecon gizon bati egindako erasoarekin lotura duelakoan Errenterian atxilotutako gizasemea
Ertzaintzak astelehenean atxilotu zuen Errenterian, Irunerako trena hartzera zihoala, antza denez, muga zeharkatzeko asmoz.
Donostiako bosgarren instrukzio epaitegiak espetxera bidali du, behin-behinean eta bermerik gabe, Torre Pachecon (Murtzia) 68 urteko gizon bati egindako erasoarekin lotura duelakoan atzo Errenterian atxilotutako gaztea.
Ikerketako iturriek zabaldutako informazioaren arabera, Martuteneko espetxera eramango dute.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez, 19 urteko atxilotuari lesio delituak leporatzen dizkiote.
Ertzaintzak Errenterian atxilotu zuen, Irunera zihoan, trena hartzera, antza denez, muga zeharkatzeko asmoz.
Azken atxiloketa horrekin joan den asteazkeneko erasoarekin lotura duten delitugile guztiak harrapatu dituzte.
Hiru atxilotuek zer egiten zuten eta erasoaren arrazoia zein izan zen ikertzen ari dira; izan ere, biktima ez zuten lapurtu, jipotu egin zuten.