Gallartako ostalaritza-lokal bateko jabeak eta zerbitzaria atxilotu dituzte, droga-trafikoagatik
Lokalaren eta atxilotuen etxebizitzetako erregistroetan, ia 200 gramo kokaina, MDMA dosiak, haxix-bolak eta tabletak, droga pisatzeko eta dosifikatzeko beharrezko tresnak, gama altuko bi ibilgailu eta 411 000 euro atzeman ditu Guardia Zibilak.
Gallartako ostalaritza-lokal bateko jabeak eta zerbitzari bat atxilotu ditu Guardia Zibilak, Bizkaian eta Kantabrian egindako droga-trafikoaren aurkako operazio batean. Drogak ez ezik, 411.000 euro baino gehiago atzeman dituzte.
Guardia Zibilak ostiral honetan jakitera eman duenez, otsailaren amaieran Castro Urdialesen (Kantabria) droga-trafikoagatik abiatutako ikerketa baten harira egindako 'Galcos' operazioaren baitan egin dituzte atxiloketak.
Ikerketa horren zantzuen jarraituta, estupefazienteak (nagusiki, kokaina), saltzen zituzten punturaino iritsi ziren Guardia Zibileko agenteak, Gallartako ostalaritza-lokal batera han justu.
Hala, banaketa-gune hori desegin zuten eta lokalaren jabe ziren 60na urteko bi pertsona (bikotekideak) eta 59 urteko lokaleko zerbitzari bat atxilotu zituzten joan den uztailaren 1ean. Jabeak espetxera bidali zituen epaileak.
Ikerketa horietan, agenteek egiaztatu zuten jabeek aurrekariak zituztela droga-trafikoagatik, eta ikusi zuten lokalak bezero gutxi zituela baina oso leialak. Kantabriakoak zein Bizkaikoak ziren bezeroak neurri handi batean, eta droga-kontsumoarekin edo -trafikoarekin lotutakoak. Agenteak ohartu ziren bezero horiek oso denbora gutxi ematen zutela lokalean, eta zenbaitetan ezer kontsumitu gabe joaten zirela.
Horrez gain, ikertzaileek egiaztatu zuten bikoteak lan-jarduerarekin bat ez zetorren ondarea zuela, sei higiezin baitzituen jabetzan.
Bildutako proben ondoren, agenteek establezimenduaren ardura zuen bikotea eta tabernako zerbitzaria atxilotu zituzten uztailaren 1ean, eta egun batzuk geroago hainbat etxebizitza eta Gallartako ostalaritza-lokala miatu zituzten.
Etxebizitzen erregistroetan, ia 200 gramo kokaina, MDMA dosiak, haxix-bolak eta tabletak, droga pisatzeko eta dosifikatzeko beharrezko tresnak eta gama altuko bi ibilgailu atzeman zituzten.
Kokaina-dosien zati bat lokalean aurkitu zuten, beteta eta itxita zegoela ematen zuen freskagarri-botila batean ezkutatuta. Behin txapa kenduta, baina, ikusi zuten barruan zegoena banatzeko prestatutako kokaina-dosiak zirela.
Egindako miaketetan, agenteek 411.000 euro baino gehiago aurkitu zituzten; horietatik ia 124.000 euro etxebizitzetan aurkitu zituzten (diru horren zati handiena pakete berean, drogarekin batera), eta 288.050 euro banketxe bateko segurtasun-kutxa batean aurkitu zituzten.
Atxilotuei droga-trafikoko eta dirua zuritzeko delituak egotzi dizkiete. Halaber, zazpi jabetza eta bost banku-kontu judizialki blokeatzeko eskatu du Guardia Zibilak.
Zure interesekoa izan daiteke
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak, debekatuta
Ipar Euskal Herriko 50.000 ikasle inguruk gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak erabiltzea debekatuta dago eskola orduetan. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.
Berdintasun Ministerioaren datuen arabera, 21 sexu-eraso izan dira Ceutan
Hala ere, Fiskaltzak 23 eraso zenbatu ditu, eta bederatzi biktima adingabeak direla ohartarazi du, 14 eta 17 urte bitartekoak.
Espainiako Futbol Federazioa ugalkortasun klinika batekin akordioa ixtekotan dago, jokalariek etorkizunean ama izateko aukerak izan ditzaten
Gero eta emakumezko kirolari gehiagok obozitoak atera eta gordetzeko hautua egiten dute. Europako liga eta klub askok akordioak dituzte ugalkortasun klinikekin, eta, nahi izanez gero, jokalariari aukera hori eskura jartzen diote.
Errepidea behera etorri da eta Guardia Zibilak gidari bati ateratzen lagundu dio, Sartagudan
Agenteek egiaztatu dutenez, gidaria, 67 urteko Sartagudako bizilaguna, ez da zauritu eta ez dute ospitalera eraman behar izan.