Santurtzik elkarretaratzea deitu du ostegunerako, gizon batek egindako bi eraso matxista gaitzesteko
Bozeramaileen Batzordeak eta Berdintasun Kontseiluak adierazpen instituzional bat adostu dute, "emakumeen aurkako edozein indarkeria mota" salatzeko. Protesta 12:00etan izango da, udaletxearen aurrean.
Santurtziko Udalak eta Berdintasun Kontseiluak elkarretaratzea deitu dute ostegunerako, 12:00etan, udaletxearen aurrean, gizon batek egindako bi sexu-eraso gaitzesteko.
Santurtziko Bozeramaileen Batzordeak eta Berdintasun Kontseiluak adierazpen instituzional bat adostu dute, "emakumeen aurkako edozein indarkeria mota" salatzeko.
Biktimei, haien senideei eta ingurukoei babesa eta elkartasuna adierazi diete, eta "irmo gaitzetsi" dituzte delitu matxistak. "Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak beren osotasun fisiko eta moralaren aurkako atentatua dira, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina dakar horrek", azpimarratu dute.
Gainera, herritarrei gogorarazi diete horrelako erasoak "gizartean oraindik nagusi diren indarkeria matxistaren eta emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren adierazpen" direla, eta horren aurka "irmo" agertu dira.
Testuinguru horretan, herritar guztiei dei egin diete emakumeen aurkako edozein indarkeriaren aurkako borrokan jarrera aktiboa izan dezaten: "Guztiok jarrera aktiboa izan behar dugu emakumeen aurkako edozein indarkeria-adierazpenen aurrean, ez dugu indarkeria onartzen, ez gara isilik egongo eta indarkeria jasan dutenei gure babesa adieraziko diegu, azken batean, eraso matxisten aurrean banakako eta taldeko erantzukizuna hartuz", gaineratu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Miaketa eta kontrol ugari egiten ari da Ertzaintza, Azpeitiko taxilariaren ustezko hiltzailearen bila
Poliziak dispositibo zabala abiatu du Azpeitian eta inguruetan. Gizonaren autoa eta etxebizitza hainbat aldiz miatu ditu, baita Azpeitiako beste eraikin bat eta Azkoitiako etxebizitza bat ere. Ikerketarako baliagarriak izan daitezkeen datuak eta ingurukoen testigantzak jasotzen jarraitzen du.
AEK-k euskaltegi guztiak bete nahi ditu datorren ikasturtean, euskarak kaleak eta plazak har ditzan
Gaurtik, zabalik dago AEK-ko euskaltegietan izena emateko epea. Dirulaguntzei dagokienez, berrikuntzarik nabarmenena Euskara Bonua da Euskal Autonomia Erkidegoan: A1, A2 eta B1 mailetan matrikulatzen diren ikasleek, 120 euro ordainduta, 4 urtez ikasi ahal izango dute.
Ceutako krisia Marokori leporatzeko "txostenik ez" dagoela erantzun dio Poliziaren zuzendariak Marlaskari
Barne ministroak azalpenak eskatu ditu El Español egunkariak Auzitegi Nazionalari igorritako txosten baten inguruan argitaratu duen informazioaren harira. Horren arabera, Marokoko jendarmeek gidatu zituzten migratzaileak Ceutako mugara uztailaren 30ean.
Emakume baten hilketa artxibatu dute Zizurren, ikertutako gizonak narriadura kognitiboa duelako
Epailearen ebazpenaren arabera, ezintasun hori ikertutako gertakarien ondoren etorri zitzaion; gertakariok 78 urteko emaztearen hilketarekin lotuta daude.
Azpeitiarrek shock egoeran jarraitzen dute taxilariaren hilketagatik
30 urteko taxi gidari bat hil zuten tiroz, atzo, asteartea, 20:00ak pasata, Azpeitian, eta bizilagunak gertatutakoa sinistu ezinik daude. Biktima oso ezaguna zen herrian, eta, antza, tirokatzailea ere bertakoa da. Lekukoen arabera, erasotzaileak martxan zihoan taxia atzetik jo zuen bere ibilgailuarekin, eta, autotik atera zenean, bost tiro eman zizkion. Gero, ihes egin zuen.
Begoñako Basilikan 3D eskaneatzea eta georradar bidezko azterketa hasi dituzte, indusketa arkeologikoa hasi aurretik
Esku-hartze arkeologikoa Begoña/Vecunia proiektuaren barruan kokatzen da, eta urriaren 13an hasiko da. Iraganera begiratzea du helburu, Bilborako eta Bizkairako esanguratsua den enklabe baten historia hobeto ezagutzeko.
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Gizasemeak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak debekatu dituzte
Ipar Euskal Herriko 50.000 bat ikaslek gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak eskola orduetan erabiltzea debekatuta dago. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.