Auto-pilaketa handiak Biriatun, Itzulera Operazioaren lehenengo egunean
Oporretatik buelta askoz ere modu mailakatuagoan egiten denez azken urteotan, bi asteburuz izango dute aktibo dispositiboa: abuztuaren 21etik 24ra, eta 28tik 31ra.

Gakoak
Hiru pertsona zauritu dira bi autok talka eginda N-634 errepidean, Mendaron
Istripua 18:15ean gertatu da, eta hiru pertsona zauritu dira. Mendaroko eta Donostiako ospitaleetara eraman behar izan dituzte. Ertzaintzak pasabidea arautu behar izan du ezbeharra gertatu den lekuan, eta ez da auto-ilara handirik sortu.
Amaitu dira Baionako noranzkoan zeuden auto-pilaketak Biriatun
Arratsaldeko 18:00ak aldera, autoak pilatzen hasi dira Ap-8an Irunen, Baionako noranzkoan. Auto-ilarak 10 kilometro ingurukoak izatera heldu dira, baina 20:40ak alderako egoera normalizatu eta zirkulazioa arina da uneotan.
Auto-ilarak murriztuz doaz Ap-8an Irunen, Baionako noranzkoan
Auto-ilara luzeak izan dira gaur arratsaldean Biriatun
A1ean ere nabaritzen hasi da trafikoa, Gasteizen, Irungo noranzkoan
A1 autobideko 352. kilometroan, N-622 errepideko lotunean, Arabako hiriburuan, 5 kilometroko auto-ilarak daude.
Auto-ilarek handitzen jarraitzen dute Irungo Ap-8an, Baionarako noranzkoan: 9 kilometro dira jada
7 kilometrorainoko auto-pilaketak Ap-8an, Irunen, Baionako noranzkoan
Apurka-apurka, auto-ilarak handitzen ari dira puntu honetan.
3 kilometrorainoko auto-pilaketak Ap-8an, Irunen, Baionako noranzkoan
Normaltasuna Ap-8an, Deban izandako istripuaren ostean
Normaltasuna bueltatu da Ap-8ara Deban, Irungo noranzkoan, bi ibilgailuren arteko istripu baten ondorioz errei bat itxi eta 8 kilometrorainoko auto-pilaketak izan ostean.
Istripua
Bi ibilgailuren arteko istripu bat izan da Ap-8an, Deban, Irungo noranzkoan. Horren ondorioz, errei bat itxi behar izan dute, eta 8 kilometrorainoko auto-pilaketak ematen ari dira.
Beste puntu kritiko batzuetan ere jarriko da arreta berezia, Gipuzkoan, AP-8an, Biriatuko ordailekuan, eta A-8 autobidean, Bizkaiko zatian, trafikoa geldoa izatea aurreikusten da eta, Kantabriatik datozen auto kopuru handiaren ondorioz.
Dispositibo berezia Armiñongo lotunean
Dispositiboa martxan egongo den egun horietan, seinaleztapen-dispositibo berezia jarriko da Armiñongo lotunean, AP-1 autobidearen eta A-1 autobidearen arteko lotunean, Gasteizko noranzkoan. Puntu horretan, konoen eta seinale berezien bidez, A-1eko hiru erreietako bat utziko zaie AP-1etik modu masiboan sartzen diren ibilgailuei, segurtasunez eta 80 kilometro orduko abiaduran errepidean sar daitezen.
Datarik kritikoenak abuztuko azken bi asteburu luzeak izatea aurreikusi du Jaurlaritzak, ostegunetik igandera, hau da, abuztuaren 21etik 24ra eta 28tik 31ra; izan ere, azken urteetan modu mailakatuagoan egiten da oporretatik buelta.
Lehenengo auto-pilaketak
Ertzaintzak EITBri jakinarazi dionez, 13:00etan 3 kilometroko auto-ilarak zeuden Gasteizen, A-1 eta N-622 errepideek bat egiten duten tokian, eta AP-8 autobidean, Biriatun, Baionara bidean.
Joan-etorri ugari goizean
Goizeko lehen ordutik ibilgailuen joan-etorria handia izaten ari da euskal errepideetako hainbat tokitan, eta lehen auto-ilarak sortu dira.
Abuztua aurrera doa eta etxera itzultzeko ordua gerturatzen ari zaie askori. Hala, gaur arratsaldean ekin zaio Euskal Autonomia Erkidegoan Itzulera Operazioari, 22:00ak arte.