Askabide klinikako gerenteak salatu du presioa etengabea zela: "Errezoak erabiltzen dituzte, astakeriak esateko"
Fiskaltzaren arabera, abortatzera joandako andreak eta klinikako langileak jazartzen zituzten, protesten bidez. Akusatuek, berriz, defendatu dute adierazpen askatasunaren barruan kokatzen direla euren ekintzak.
Duela hiru urte Gasteizko Askabide klinikaren aurrean abortuaren aurkako protestak egin zituzten 21 lagunen aurkako epaiketa hasi da, gaur, lekukoen deklarazioarekin. Zigor-arloko 1 zenbakiko epaitegiak ahozko hiru saio ditu aurreikusita aste honetarako. Astelehenean, asteartean eta ostegunean egingo dituzte saio horiek, eta bigarren egunean hartuko dute hitza akusatuek.
Igor Elberdin Askabideko gerentea da deklaratu duenetako bat. Bere hitzetan, abortuaren aurkako manifestariek presentzia eta presioa "etengabeak" ziren klinikaren atarian, eta horrekin, jazarri egiten zuten.
Azaldu duenez, urtean bi aldiz, 40 egunez jarraian elkarretaratzeak egiten zituzten zentroaren atarian, errezatzeko, abortuaren aurkako kartelekin eta kamisetekin. Txandaka eta modu antolatuan biltzen zirela zehaztu du, ahalik eta denbora gehien egoteko. "Etengabea zen, egun osoan: kartelak, begiradak, otoitzak... argazkiak ere ateratzen zituzten", gaineratu du. "Errezoak erabiltzen dituzte, astakeriak esateko".
Halaber, klinikako langileek deklaratu dutenez, "hiltzaile" deitzen zieten manifestariek, eta klinikara sartzear zeudenen emakumeei ere, "kontuz, zure haurra hiltzera zoaz” bezalakoak esaten zizkieten. Ondorioz, zenbait zita bertan behera geratu zirela azpimarratu dute. Klinikako paziente batek ere esan du "beldurra" sentitu zuela.
Bestalde, Gasteizko Udaltzaingoko eta Ertzaintzako hainbat agentek ere deklaratu dute, lekuko gisa. Horien esanetan, protestak "baketsuak" ziren, eta erabiltzen ziren karteletan ez zegoen "irain zuzenik".
Defentsako sei abokatuetako batek, berriz, esan du klinikaren sarreran abortu librearen aldeko mezua baldin badaukate, “abortuari ez" dioten kartelak jartzea "adierazpen askatasunaren barruan" kokatzen dela.
Bost hilabeteko espetxea
Fiskaltzaren ustez, derrigortze delitua gertatu zen. Horregatik, bost hilabeteko espetxe zigorra eskatu du 21 akusatuentzat, haurdunaldia borondatez eteteko eskubidea eta klinikako langileen jarduera oztopatzeagatik.
Hala ere, Fiskaltzak proposatu du zigor alternatibo gisa gizartearentzako lanak egitea 100 egunez, eta hiru urtez klinikara hurbiltzeko debekua ezartzea.
Defentsak, bestalde, absoluzioa galdegin du, uste baitu elkarretaratzeek ez zietela klinikako erabiltzaileei eta langileei eragin. Are gehiago, otoitz egitera eta pankartak erakustera mugatu zirela diote, adierazpen askatasunaz baliatuta.
"Epaiketara iristea garaipen bat da guretzat"
Naroa Iturri Askabide klinikako arduradunetako batek adierazi duenez, beraiek nahi dutena da beren kliniken inguruan segurtasun perimetro bat legez ezartzea, lasai lan egin ahal izan dezaten.
Epaiketa
Naroa Iturri, Askabide Klinika: "Epaiketara iristea garaipen bat da guretzat"
Naroa Iturri Askabide klinikako arduradunetako batek adierazi duenez, beraiek nahi dutena da beren kliniken inguruan segurtasun perimetro bat legez ezartzea, lasai lan egin ahal izan dezaten.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Basaurin, bikotekidea hiltzeagatik
Biktimak, 44 urteko emakume batek, ondoeza izan zuen eta, ondorioz, hil egin zen. Auzitegiko medikuek egindako azterketen arabera, indarkeriazko heriotzaren zantzuak daude.
50.000 pertsonak baino gehiagok eman dute izena jada Osakidetzako EPEn
EITBk jakin duenez, lehen bederatzi kategorietarako izen-emateak erritmo altuari eutsi dio hasieratik, apirilaren 22ra arte irekita dagoen prozesuan.
19 eta 21 urte bitarteko bost gazte atxilotu dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzeagatik
Adingabea Txagorritxuko ospitalera eraman dute. Atxilotuak hilketa saiakera delitua egotzita atxilotu dituzte, eta polizia-etxera eraman dituzte. Ikerketak zabalik jarraitzen du.
Eneko Axpe: “Misio hau abiapuntu da Ilargian azpiegitura eraiki eta gizateria Martera joateko”
Artemis II misioa abiapuntua baino ez da Ilargian bizitzeko azpiegitura eraiki eta gizakia bertako baldintzetara egokitzeko ikerketak egiteko. Azken helburua, baina, Martera iristea da, Eneko Axpe fisikariak eta NASAren kolaboratzaileak azaldu duenez.
Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz
Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.
Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"
Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.
Mugikorreko NANa, indarrean: Zertarako balio du eta zertarako ez?
MiDNI aplikazioari esker, dagoeneko aurrez aurre identifika zaitezke telefonoarekin. Hala ere, ez du dokumentu fisikoa ordezkatuko kasu guztietan, nazioarteko bidaietan edo zenbait gestio egiterakoan adibidez.
Bederatzi urteko mutiko bilbotar bat hil da Medina de Pomarren izandako auto-istripu batean
Sei urteko beste adingabe bat eta bi heldu larri zauritu dira istripuan, Gaztela eta Leongo Gobernuko larrialdietarako zerbitzuak jakitera eman duenez. Horietako bi Gurutzetako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte.
Ekainek eta bere familiak uste dute "oso eskasa" dela erasotzaileei ezarritako bi urteko espetxe-zigorra
Silvia Gomezek, 2021eko ekainaren 6ko goizaldean Basaurin eraso bortitza jasan zuen Ekain Perrinoren amak, uste du erasotzaileen aurkako epaia "ez dela nahikoa", eta ez dute baztertzen helegitea aurkeztea. Justiziak bi urteko kartzela-zigorra ezarri die 11 akusatuetako 10i.
Poliziak lehergailurik ez zuen maleta bat detonatu du Nafarroako Justizia Jauregian
Eztanda egitean, ikusi dute ez zela objektu arriskutsua, eta normaltasuna berreskuratu da inguruan. Ez dakite nola iritsi den objektua bertara.