HARRAPAKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bat hil da trenak harrapatuta, Gasteizko geltokiaren inguruan

Ezbeharra 14:30ak aldera gertatu da, eta, ondorioz, ordu eta erdiz trenbideko zirkulazioa eten behar izan dute. 

Emakume bat hil da astearte honetan trenak harrapatuta, Gasteizko Renferen geltokiaren inguruan, Senda Pasealekuaren parean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 14:30ak aldera gertatu da, eta, ondorioz, ordu eta erdiz trenbideko zirkulazioa eten behar izan dute. Adif trenbide azpiegituren administratzaileak bere sare sozialen bidez jakinarazi duenez, "pertsona batek istripua izan du baimendu gabeko pasagune batean".

Bestalde, Renfek jakinarazi duenez, "pertsona bat baimenik gabeko pasagune batean harrapatuta geratu da" eta, ondorioz, zirkulazioa eten behar izan dute; izan ere, 15:50erako berrezarri dute, baina abiadura muga ezarri dute. Hori dela eta, atzerapenak  egon dira.

Ertzaintzaren patruilak bertaratu dira, eta gertakaria argitzeko ikerketa abiatu dute. Gorpua Auzitegiko Patologia Zerbitzura eramango dute, autopsia egiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatu beharreko kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uztea eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta ez da nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X