Beste gorpu bat topatu dute Alhaurin el Granden; hiru dira Andaluziako denboralean hildakoak
Atzo Malagako udalerri horretan desagertu ziren bi gizonezkoetako baten hilotza topatu zuten. Gaur goizean, berriz, korronteak eramandako motor-gidariaren gorpua aurkitu dute Illoran (Granada).
Alhaurin el Grandeko bilaketa lanak. EFE.
Andaluzia astindu duen euri denboralearen ondorioz larunbatetik desagertuta zegoen gizonaren gorpua topatu dute gaur Alhaurin el Grande udalerrian (Malaga). Horrenbestez, hiru dira hildakoak.
Juanma Moreno Andaluziako Juntako presidenteak berak baieztatu du albistea. Hilotza Cartaman aurkitu dute, desagertu zen lekutik 11 bat kilometrora.
Aurrez, gaur goizaldean, Cañada erreka zeharkatzean igandean desagertutako motor-gidariaren gorpua aurkitu dute Illoran (Granada).
Guardia Zibilak jakitera eman duenez, igandean bilaketa operatibo berezi bat aktibatu zuen, eta gaztearen gorpua desagertu zen tokitik hiru kilometrora agertu da.
Igandeaz geroztik ari ziren Malagan denboralearen bi biktimen bila. Larrialdietako langileek 53 eta 54 urteko bi gizonezkoen furgoneta topatu zuten lehendabizi, eta igandean bertan, horietako baten gorpua. Biharamunean aurkitu dute bestea.
Zure interesekoa izan daiteke
Aitor Estebanek uste du ez dela komenigarria Pedro Sanchezek legegintzaldia amaitzea
Aitor Esteban Euskadi Buru Batzarraren presidenteak Radio Euskadin azpimarratu duenez, tentsioak gora egiteak alderdien arteko liskarrak areagotuko lituzke.
Kanpainaren lehen hilabetean gripeagatik ospitaleratutakoen zenbatekoa aurreko urtekoetan izandakoa halako bederatzi da aurten
Aurreko urteetako aldi berean batez beste 21 erregistratu ditu Osakidetzak, eta aurten 192. Imanol Pradales lehendakariak ohartarazi duenez, gripea "indartsu, gogor eta oldarkor dator", eta Eusko Jaurlaritzak txertaketa indartu du, Bilbon puntu berri bat jarrita.