Alerta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Poliziak lehergailurik ez zuen maleta bat detonatu du Nafarroako Justizia Jauregian

Eztanda egitean, ikusi dute ez zela objektu arriskutsua, eta normaltasuna berreskuratu da inguruan. Ez dakite nola iritsi den objektua bertara.

18:00 - 20:00

Espainiako Polizia Nazionaleko lehergailuak indargabetzeko teknikari espezialistek (Tedax) Nafarroako Justizia Jauregia hustea eta hesitzea eragin duen objektu susmagarria leherrarazi dute; lehergailurik gabeko maleta bat zen.

Iruñean dagoen Nafarroako Justizia Jauregia hesitu dute asteazken arratsaldean, objektu susmagarri bat zegoelako. Polizia iturriek EFEri jakinarazi diotenez, Foruzaingoak, Espainiako Polizia Nazionalak eta Iruñeko Udaltzaingoak elkarlanean aritu dira.

Eraikina hustu egin dute, eta inguruan inor ez zegoenez, leherketa kontrolatu bat egin dute, lehergailua izan zitekeela baztertzeko.

Eztanda egitean, ikusi da ez zela objektu arriskutsua, eta normaltasuna berreskuratu da inguruan. Ez dakite nola iritsi den objektua bertara.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X