UBER
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hamaika udalerritan Uber herri barruko zerbitzuak ematen ari dela atzeman du Gipuzkoako Foru Aldundiak 

Foru erakundeak udaltzainak trebatzea eskaini die udalerri horiei, bide publikoan ikuskapenak egin ditzaten, "beren eskumenen esparruan, lurreko garraioei buruzko Lege Organikoan jasotzen den bezala".
uber
Uber aplikazioa

Gipuzkoako Foru Aldundiak egiaztatu duenez, Uberrek hiri barruko zerbitzuak eman ditu Donostian eta lurraldeko beste herri batzuetan, eta, udaltzaingoari dagokionez kasu horietan ikuskapen eta zigor lanak egitea, lankidetza eskaini die udal horiei.

Azahara Dominguez Gipuzkoako Mugikortasuneko diputatuak berretsi du foru erakundeak hiriarteko joan-etorrietan bakarrik duela eskumena VTCen arloan, eta, kasu horretan, Uberrek herrien artean egiten dituenak "legezkoak" direla esan du, jatorrizko baimena Bizkaiko Aldundiak emanda badator ere. 

Bere sailak Garraio Ministerioaren sistemara sarbidea duela azaldu du. Bertan, VTCek zeintzuk ibilbide egiten dituzten kontsulta daiteke eta, horri esker, egiaztatu ahal izan dute Uberrek, otsailaren 18an Donostiara iritsi zenetik, hiri barruko zerbitzuak eman dituela, horretarako baimenik ez izan arren.

Era berean, hilabete eta erdi honetan lurraldeko beste herri batzuetan ere hiri barruan dabilela jarduten egiaztatu da. Hori dela eta, Aldundia harremanetan jarri da udal horiekin, enpresaren arau-hauste horren berri eman eta udaltzainei prestakuntza eskaintzeko eta, udal horietako hainbatek dagoeneko laguntza onartu duela adierazi du Dominguezek. 

Diputatuak adierazi du hiri barruko ibilbideak ikuskatzea eta zigortzea udalei dagozkiela legez. "Horregatik, gure ikuskatzaileak udaltzaingoekin ikuskaritzan laguntzeko prest daudela jakinarazi diegu. Gipuzkoako Aldundia prest dago lankidetzaren bidean sakontzeko, beste gai guztiekin egiten dugun bezala, arlo horretan ere", nabarmendu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Adingabeei egindako sexu-abusuen kontuan fokua "Elizan soilik" jartzea leporatu dio Gasteizko gotzainak Espainiako Gobernuari

Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzainaren arabera, "erabat bidegabea da" Espainiako Gobernuak sexu-abusuen biktimen erreparazioaren kontuan "fokua Elizan soilik jartzea", eta espero du Espainiako Gotzainen Biltzarrak (EGB) eta Espainiako Gobernuak gaiaren inguruan lortutako akordioak balio dezala "beste batzuek ere euren lana" egin dezaten arazoari aurre egiteko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X