Zaleentzako guneak jarriko dituzte Zarautzen, Zumarragan, Tolosan eta Lasarten, Kopako finala jarraitzeko
Gipuzkoako Aldundiak hainbat ekintza antolatu ditu lau herriotan apirilaren 18rako, Sevillara joango ez diren zaletuek finaleko giroa bizi dezaten.
Lasarten, Tolosan, Zarautzen eta Zumarragan fan zoneak jarriko dituzte apirilaren 18an, Realaren eta Atletico Madrilen arteko Errege Kopako finala pantaila handien bidez jarraitu ahal izateko.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da, finalaren giroa lurraldeko hainbat lekutara zabaltzeko helburuarekin. Ohar batean, foru erakundeak jakinarazi du Kultura eta Kirol, Jasangarritasun eta Mugikortasun departamenduek elkarlanean antolatuko dituztela ekitaldiak.
Besteak beste, Mugikortasun sailak Lurraldebusen zerbitzua indartuko du, joan-etorriak errazteko herrion inguruko udalerrietako bizilagunei.
Goizane Alvarez Kultura eta Kirol diputatuaren hitzetan, Sevillara joango ez direnek finala jarraitzea eta gozatzea nahi dute. "Gipuzkoa osoak aukera izatea nahi dugu, elkarrekin ospatzeko", erantsi du.
Pantaila handiak jartzeaz gain, adin guztietako lagunentzako ekintzak uztartuko dituen programazio zabala antolatu dute.
Donostian ere, Udalak eta Realak elkarlanean, zaleentzako gunea jarriko dute Alderdi Ederreko lorategian.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera