Uholdeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tarragonako euri zaparrada bortitzek 11 zauritu, horietako bat egoera kritikoan, eta 400 ebakuatu eragin dituzte

Baix Penedes eskualdean, metro koadroko 200 litro pilatu dira ordu gutxian, eta Tarragonako kostaldeko iparraldean, 100 litrotik gora. El Vendrell, Roda de Bera, Creixell eta Torredembarra izan dira udalerri kaltetuenak.

Iragarkia
TARRAGONA, 22/08/2026.- Las lluvias torrenciales caídas en la provincia de Tarragona en las últimas horas han obligado a cortar carreteras y han afectado a varias líneas de tren de Rodalies durante la madrugada y las primeras horas de la mañana de este sábado. EFE/ Bombers **SOLO USO EDITORIAL/SOLO DISPONIBLE PARA ILUSTRAR LA NOTICIA QUE ACOMPAÑA (CRÉDITO OBLIGATORIO)***
18:00 - 20:00

418 gertakari jakinarazi dira euriteen ondorioz. Argazkia: EFE

11 pertsona zauritu dira, bat egoera kritikoan eta beste bat larri, larunbat goizaldean Tarragonako hainbat lekutan izan diren euri-jasa bortitzen ondorioz. 

Ehunka pertsona atera behar izan dituzte etxe eta bestelako guneetatik, eta El Vendrell, Roda de Berq, Creixell eta Torredembarra izan dira euriteek gehien kaltetu dituzten udalerriak, Babes Zibilak ohar batean emandako balantzearen arabera.

Zehazki, El Vendrellen, metro koadroko 145,4 litro bota ditu 24 ordutan, eta Torredembarran 136,5 litro metro koadroko.

Larrialdi Medikuen Sistemak (SEM) 40 pertsona inguru artatu ditu euriteengatik eta 11 zauritu eraman dituzte osasun-zentroetara.

Gertakizun larriena Roda Berako portuan gertatu da: horma bat erori da eta hiru pertsona (adin txikiko bat eta gurasoak) zauritu dira; helduetako larri dago, eta 17 urteko alaba egoera kritikoan. 

Gorabeherak kanpinetan

Beste horma bat erori da Roda de Berako kanpin batean, eta bi pertsona arin zauritu dira.

Arc de Berako kanpingean, barriz, 300 pertsona atera behar izan dituzte. Kanpinlariak kiroldegi batera eraman dituzte eta 100dik gora lagunek igaro dute gaua bertan.Goizean zehar kanpinera itzuli dira.

Ondoko kanpina ere, Stelekoa, kaltetua izan da. Karabana eta kanpadendetako kanpinlariek gaur goizean jaso dituzte euren gauzak, gaueko euriteek eragindako lokatzez zikinduta.

Creixellen ere kanpinean ziren lagunak atera behar izan dituzte gauean suhiltzaileek eta leku seguruetara eraman dituzte, uholde arriskuagatik. Arratsaldean ez zen inor geratzen babesleku horietan.

Coma-rugan, Vendrelleko kostaldean, udaltzainek diskoteka bat hustu behar izan dute goizaldean, eta 100 lagun inguru eraman dituzte eskola batera.

Gainera, Coma-rugako aparkaleku bat urez bete da eta 30 bat ibilgailu harrapatu ditu barruan.

Errepideak eta Rodalies ere kaltetuta

Gainera, euri zaparrada bortitzek errepideak eta Rodalieseko tren-lineak moztu dituzte.

Gaur gauetik igandera bitartean prezipitazio handiak espero dira Tarragonesen, Baix Campen eta Terres de l 'Eben, baina goizaldean izandako maiara iritsi gabe. Babes Zibilak Inuncat planaren alertari eutsi dio uholdeen aurrean, eta kontu handiz ibiltzeko eskatu du.

Gainera, eta Ebroko eskualdeetan euria egingo duela aurreikusten denez, larrialdi zerbitzuak Cases d 'Alcanarreko amildegiak eta Rapita hiri bilbea aztertzen ari dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X