SUTEAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Pirinio duina' plataformak manifestazioa deitu du Jakan, Riglosko sutearen ostean

Pirinioek pairatzen duten "utzikeria" salatu nahi dute, politikarik eta inbertsiorik eza, eta erantzukizunak eskatu Aragoiko Gobernuari.
Santa Cruz de la Serós (Huesca), 15/08/2026.- El incendio declarado el viernes en Las Peñas de Riglos (Huesca) ya afecta a una superficie provisional de 16.600 hectáreas, y continúa activo en gran parte del perímetro y en la jornada de este sábado las condiciones meteorológicas no han resultado nada favorables, lo que está influyendo en la magnitud y la evolución del fuego. EFE/EFE-TV
Suak 14.000 hektarea baino gehiago kiskali ditu Huescan. Argazkia: Efe.

Pirinio Duina plataformak manifestazioa deitu du igande honetarako Jakan (Huesca), Riglosen piztutako sutearen aurrean protesta egiteko. Sute horrek 14.500 hektarea erre ditu abuztuaren 10etik.

Mobilizazio horren bidez, Pirinioek pairatzen duten "utzikeria" salatu nahi dute, bertako mendietan inbertsiorik ez delako egiten. Era berean, "turismorako pentsatutako milioi askoko inbertsioak" kritikatu dituzte, bertan bizi direnek "oinarrizko zerbitzuen gabezia" pairatzen duten bitartean.

Pirinio Duina plataformaren hitzetan, sute baten jatorria gizakiari lotutakoa edo naturala izan daiteke, baina "horren ondorioak politikarik eta inbertsiorik ezaren ondorio dira". "Ez dugu ZIU mugikorrik 24 orduz, mendia dagoen bezala dago eta erantzukizuna dagokionari eskatu behar zaio; guretzat, ehuneko ehunean Aragoiko Gobernuari dagokio", salatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X