100 hildako baino gehiago, Israelek Gazan eginiko erasoetan
Israelek Gaza bonbardatzen jarraitu du astelehen honetan. Igandea egun odoltsuena izan zen palestinarrentzat, asteazkenean Israel eraso egiten hasi zenetik, baina gaur ere erasoek ez dute etenik izan.
gaur 28 izan dira palestinar lurretan izandako hildakoak. Gainera, Israelek operazio militarra ekin zuenetik, dagoeneko 104 pertsona hil dira eta 900 zauritu inguru daude Gazan, Ashraf Al-Qedra Hamaseko Osasun Ministerioko ordezkariak azaldu duenez.
Halaber, Israelgo hegazkinek 14 solairuko dorre baten kontra erasoa egin dute gaur Gazan. Bertan Al-Aqsa Hamaseko telebistako eta beste komunikabide musulman batzuen egoitzak daude. Israelgo armadaren hitzen, Yihadeko talde armatuko kideak zeuden bertan.
Mikel Ayestaran EITBk Gazan duen berriemaile bereziak azaldu duenez, Israel Hamasekin lotuta dauden pertsonen "etxebizitzak eta dendak" bonbardatzen ari da. Gazako kaleak hutsik daude, eta droien (tripulaziorik gabeko hegazkin militarrak) burrunba etengabea da; misilen soinuak baino ez du eteten. Ayestarenek azaldu duenez, Hamasek koheteekin erantzuten die erasoei, baina gero eta zailagoa dute ''Israelek jarritako oztopoak gainditzea''.
Eugeni Garcia EITBk Jerusalemen duen korrespontsalak gaineratu duenez, Israelen tropak Gazako mugan daude, lurreko inbasioa hasteko aginduaren zain.
Lekukoen arabera, Israelgo Armadaren jokaera honakoa da: lehenik eta behin misil bat jaurtitzen du, abisatzeko, eta handik eta gutxira, etxebizitza bonbardatzen hasten da.
Hala ere, jokaera horrekin ez dira heriotzak saihesten. Horren adibide, Gazako hiriburuan sendi bereko lau kide hil direla, misil batek etxea jota: lau urteko Mohamed Abu Zour; 19 urteko Abu Zour; eta 38 urteko Sahar Abu Zour eta Ahed Al-Qatati, Maan albiste agentzia palestinarraren esanetan.
Israelek asteazkenetik hildakoen erdiak eta zauritutakoen % 70 zibilak dira, Hamasen Gobernuko Osasun ministroak esan duenez.
Datozen orduak, giltzarri
Israelgo agintariek azaldu dutenez, ez dute ''astebeteko su-etena''nahi. ''Gazako talde armatuen erasoen aurrean urteotako su-etena nahi dugu'', esan du Israelgo Diplomazia ministroak. "Irtenbide negoziatu bat lortzeko ahaleginak daude; ez gure aldetik, baizik eta Egiptoren eta AEBen aldetik. Ez gaude horren kontra, operazio honen helburuak betetzen baldin badira'', esan dio ministroak EFE agentziari.
Jaled Meshal Hamaseko buruaren hitzetan, berriz, Israelek su-etena nahi du, lurretik eraso egitea ''hilgarria'' litzatekeelako Israelentzat. ''Gerra hasi duenak eten egin behar du, eta su-etena gure baldintzekin iritsi behar da'', esan du.
Baldintzak, sare-sozialetan
Su-etena lortzen saiatzeko negoziatzen ari diren pertsonek euren baldintzen berri eman dute sare sozialetan.
Izzat Risheq Hamaseko ordezkariak bere Facebook profilean zehaztu duenez, Israelek "erasoak, hilketa selektiboak eta blokeoa" bertan behera uzten baditu baino ez dute onartuko su-etena.
Erantzun gisa, Hamasek "israeldarren aurkako eraso terroristak" eteten badiru, Israelek erasoak bertan behera utziko dituela esan du Moshe Yaalon herrialde horretako lehen ministrordeak.
Oraingoz, horiek dira bi aldeetako ordezkariek egindako adierazpen bakarrak, Kairon (Egipto) batzartu eta gero.
Nabil Shaath Palestinaren Askapenerako Erakundeko bozeramaileak negoziazioan "aurrerapauso garrantzitsuak" eman dituztela azaldu du, baina "ia ezinezkoa" ikusten du hurrengo egunetan su-etena bermatzeko akordioa lortzea.
Iturri palestinarrak aipatuta Yedioth Aharonoth egunkari israeldarrak jakinarazi duenez, Israelek lurreko inbasioa abiatuko du Hamasek 72 ordutan erasoak eten ezean.
Nazioartea, su-etenaren bila
Bien bitartean, nazioartea bi aldeen artean su-etena lortzeko ahaleginak egiten ari da. Europar Batasunaren parte diren herrialdeetako atzerri ministroek erasoak bertan behera uzteko eskatu diete Israel zein Palestinari, eta bi aldeetan gertatu diren zibilen heriotzak deitoratu dituzte.
Barack Obama AEBtako presidenteak telefono bidezko elkarrizketa bat izan du astelehen honetan Mohamed Mursi bere homologo egiptoarrarekin. Bertan, Gazan bizi den tentsioa jaisteko egin daitezkeen formula ezberdinak aztertu dituzte, Etxe Zuriak atera duen komunikatuaren arabera.
Egiptok hurrengo 72 orduetan Israelek eta Palestinak su-eten bat lortzeko esperantza erakutsi du, herrialde horretako zerbitzu sekretuetako iturri batek.
Ban Ki-moon asteartean Israelera joango dela iragarri du Egiptok
Mohamed Amr Kanpo Arazoetako Egiptoko ministroak esan duenez, Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak asteartean joango da Israelera, Gazako egoera tratatzeko nazioarteko arduradunarekin, Kairon.
Mena agentziaren informazioaren arabera, Amrk esan du Banek Benjakin Netanyahu Israelgo lehen ministroarekin elkarrizketa bat izango duela, baita Mahmud Abas Palsetinako Autoritate Nazionaleko presidentearekin ere.
Israelek Gaza bonbardatzen jarraitu du astelehen honetan. Igandea egun odoltsuena izan zen palestinarrentzat, asteazkenean Israel eraso egiten hasi zenetik, baina gaur ere erasoek ez dute etenik izan.gaur 28 izan dira palestinar lurretan izandako hildakoak. Gainera, Israelek operazio militarra ekin zuenetik, dagoeneko 104 pertsona hil dira eta 900 zauritu inguru daude Gazan, Ashraf Al-Qedra Hamaseko Osasun Ministerioko ordezkariak azaldu duenez. Halaber, Israelgo hegazkinek 14 solairuko dorre baten kontra erasoa egin dute gaur Gazan. Bertan Al-Aqsa Hamaseko telebistako eta beste komunikabide musulman batzuen egoitzak daude. Israelgo armadaren hitzen, Yihadeko talde armatuko kideak zeuden bertan.Mikel Ayestaran EITBk Gazan duen berriemaile bereziak azaldu duenez, Israel Hamasekin lotuta dauden pertsonen "etxebizitzak eta dendak" bonbardatzen ari da. Gazako kaleak hutsik daude, eta droien (tripulaziorik gabeko hegazkin militarrak) burrunba etengabea da; misilen soinuak baino ez du eteten. Ayestarenek azaldu duenez, Hamasek koheteekin erantzuten die erasoei, baina gero eta zailagoa dute ''Israelek jarritako oztopoak gainditzea''.Eugeni Garcia EITBk Jerusalemen duen korrespontsalak gaineratu duenez, Israelen tropak Gazako mugan daude, lurreko inbasioa hasteko aginduaren zain.Lekukoen arabera, Israelgo Armadaren jokaera honakoa da: lehenik eta behin misil bat jaurtitzen du, abisatzeko, eta handik eta gutxira, etxebizitza bonbardatzen hasten da.Hala ere, jokaera horrekin ez dira heriotzak saihesten. Horren adibide, Gazako hiriburuan sendi bereko lau kide hil direla, misil batek etxea jota: lau urteko Mohamed Abu Zour; 19 urteko Abu Zour; eta 38 urteko Sahar Abu Zour eta Ahed Al-Qatati, Maan albiste agentzia palestinarraren esanetan.Israelek asteazkenetik hildakoen erdiak eta zauritutakoen % 70 zibilak dira, Hamasen Gobernuko Osasun ministroak esan duenez.Datozen orduak, giltzarriIsraelgo agintariek azaldu dutenez, ez dute ''astebeteko su-etena''nahi. ''Gazako talde armatuen erasoen aurrean urteotako su-etena nahi dugu'', esan du Israelgo Diplomazia ministroak. "Irtenbide negoziatu bat lortzeko ahaleginak daude; ez gure aldetik, baizik eta Egiptoren eta AEBen aldetik. Ez gaude horren kontra, operazio honen helburuak betetzen baldin badira'', esan dio ministroak EFE agentziari.Jaled Meshal Hamaseko buruaren hitzetan, berriz, Israelek su-etena nahi du, lurretik eraso egitea ''hilgarria'' litzatekeelako Israelentzat. ''Gerra hasi duenak eten egin behar du, eta su-etena gure baldintzekin iritsi behar da'', esan du.Baldintzak, sare-sozialetanSu-etena lortzen saiatzeko negoziatzen ari diren pertsonek euren baldintzen berri eman dute sare sozialetan.Izzat Risheq Hamaseko ordezkariak bere Facebook profilean zehaztu duenez, Israelek "erasoak, hilketa selektiboak eta blokeoa" bertan behera uzten baditu baino ez dute onartuko su-etena.Erantzun gisa, Hamasek "israeldarren aurkako eraso terroristak" eteten badiru, Israelek erasoak bertan behera utziko dituela esan du Moshe Yaalon herrialde horretako lehen ministrordeak.Oraingoz, horiek dira bi aldeetako ordezkariek egindako adierazpen bakarrak, Kairon (Egipto) batzartu eta gero.Nabil Shaath Palestinaren Askapenerako Erakundeko bozeramaileak negoziazioan "aurrerapauso garrantzitsuak" eman dituztela azaldu du, baina "ia ezinezkoa" ikusten du hurrengo egunetan su-etena bermatzeko akordioa lortzea.Iturri palestinarrak aipatuta Yedioth Aharonoth egunkari israeldarrak jakinarazi duenez, Israelek lurreko inbasioa abiatuko du Hamasek 72 ordutan erasoak eten ezean.Nazioartea, su-etenaren bilaBien bitartean, nazioartea bi aldeen artean su-etena lortzeko ahaleginak egiten ari da. Europar Batasunaren parte diren herrialdeetako atzerri ministroek erasoak bertan behera uzteko eskatu diete Israel zein Palestinari, eta bi aldeetan gertatu diren zibilen heriotzak deitoratu dituzte.Barack Obama AEBtako presidenteak telefono bidezko elkarrizketa bat izan du astelehen honetan Mohamed Mursi bere homologo egiptoarrarekin. Bertan, Gazan bizi den tentsioa jaisteko egin daitezkeen formula ezberdinak aztertu dituzte, Etxe Zuriak atera duen komunikatuaren arabera.Egiptok hurrengo 72 orduetan Israelek eta Palestinak su-eten bat lortzeko esperantza erakutsi du, herrialde horretako zerbitzu sekretuetako iturri batek. Ban Ki-moon asteartean Israelera joango dela iragarri du EgiptokMohamed Amr Kanpo Arazoetako Egiptoko ministroak esan duenez, Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak asteartean joango da Israelera, Gazako egoera tratatzeko nazioarteko arduradunarekin, Kairon. Mena agentziaren informazioaren arabera, Amrk esan du Banek Benjakin Netanyahu Israelgo lehen ministroarekin elkarrizketa bat izango duela, baita Mahmud Abas Palsetinako Autoritate Nazionaleko presidentearekin ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Machadoren hitzetan, "iritsi da askatasunaren ordua Venezuelarentzat"
"Madurok irteera negoziatu bat onartzeari uko egin ostean, AEBko Gobernuak legea betearazteko promesa bete du. Herriaren subiranotasuna eta subiranotasun nazionala gure herrialdean nagusi izateko ordua da", nabarmendu du.
Trumpek dio AEBren esku geratu dela Venezuela Maduroren "ordezko egoki bat" aurkitu arte
"Herrialde hori zuzenduko dugu trantsizio segurua, egokia eta zentzuzkoa egin bitartean. Hau da, ez dugu nahi Maduro edozeinek ordezkatzea eta azken urteetan izan dugun egoera errepikatzea", esan du Floridan duen egoitzatik emandako prentsaurrekoan.
Nicolas Maduro atxilotu ondorengo lehen irudia zabaldu du Trumpek
AEBko presidenteak zabaldutako irudi batean, Venezuelako presidentea eskuak lotuta, entzungailuak jarrita eta betaurreko ilun batzuk jantzita ikus daiteke.
Ikerketa penala ireki dute Urtezahar gauean Suitzan su hartu zuen tabernako nagusien aurka
"Zabarkeriaren ondorioz gertatutako giza hilketa, gorputz lesioak eta sutea" leporatu dizkiote bikoteari, Valais kantonamenduko Poliziak jakinarazi duenez. Zigorra ezagutu arte, baina, errugabetasun-presuntzioa errespetatuko zaie biei.
Euskadin bizi diren venezuelarrek etxera bueltatzeko aukera izango dutela uste dute
Venezuelatik etorritako milaka pertsona bizi dira Euskadin, eta horietako asko Nicolas Maduroren gobernuaren aurkakoak dira. Azken orduotan Venezuelan gertatutakoaren aurrean itxaropentsu agertu dira, eta trantsizio baketsu bat espero dute.
Euskadiko eta Nafarroako gobernuek nazioarteko legeria errespetatzeko eskatu dute
Imanol Pradales lehendakariak esan du "gertutik, etengabe eta kezkaz" jarraitzen ari direla Venezuelako egoera, "historikoki errotutako euskal komunitate ugaria baitago bertan". Chivitek, bestalde, gogor gaitzetsi du AEBren erasoa, iritzita nazioarteko eskubidea eta Venezuelaren subiranotasuna urratzen dituela.
AEBk Venezuelaren aurka egindako erasoak nazioarteko zuzenbidearen arau guztiak hautsi dituela diote adituek
AEBn narkotrafikoaren aurkako erasotzat jo badute ere, Trumpen benetako helburua Venezuelan aldaketa politikoa lortzea da, adituen ustez.
Nazioartearen erreakzioak AEBk Venezuelan erasoa egin ostean
Errusiak "oinarririk gabeko aitzakiak baliatuta" egindako "eraso armatua" izan dela salatu du, Espainiak "deseskalatzea eta moderazioa" eskatu ditu, eta Argentinako presidenteak pozik hartu du erasoa.
Trumpek Nicolas Maduro atxilotu dutela jakinarazi du
AEBko presidentearen arabera, gaurko erasoak "arrakasta" izan du. Marco Rubiok esan du Maduro AEBn epaituko dutela.
AEBk aireko erasoa egin du Venezuelan
Hainbat leherketa izan dira larunbat goizaldean Caracasen, baina ez dute xehetasunik eman. Venezuelak Donald Trump presidentearen gobernuaren "mehatxuak" salatu ditu, Kariben AEBko soldaduak hedatu eta lurreko erasoak egiteko mehatxua egiteagatik.