Zer da NBEko Estatu behatzaile izatea? Zer irabaziko du Palestinak?
Palestinak garaipen politiko eta diplomatiko garrantzitsua lortu du nazioartean, NBEko Batzar Orokorrean 'Estatu behatzaile' izendapena jasota.
Praktikan, izendapen horrek Palestina Estatu independentea dela aitortzea dakar, zeharka eta inplizituki bada ere.
Iazko irailean, Palestinak NBEko Estatu kide osoa izatea eskatu zuen Segurtasun Kontseiluan, baina AEBek betoa jarri zuten. NBEko Batzar Orokorrean, baina, ez dago beto eskubiderik, eta, horrenbestez, AEBek eta Israelek ezin izan dute galarazi Palestina Estatu behatzaile bihurtzea.
Estatus horrekin, Palestina NBEren hainbat erakundetan sartu ahal izango da, iaz Unescon egin zuen bezala. Gainera, Nazioarteko Zigor Auzitegiko kide egin daiteke.
NBEko AGENTZIAK ETA NAZIOARTEKO ITUNAK
Palestinarrentzat lehentasuna duten NBEko erakundeak Unicef (Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa), FAO (Elikadura eta Nekazaritzarako Erakundea) eta MMA (Munduko Merkataritza Antolakundea) dira.
Ramallahko Gobernuak Genevako Konbentzioarekin eta horren protokolo osagarriekin ere bat egitea eskatuko du, hau da, gerra eskubidea eta nazioarteko giza eskubideak arautzen dituzten itunekin.
NAZIOARTEKO ZIGOR AUZITEGIA
AEBen eta Israelen kezka nagusia Palestinak Nazioarteko Zigor Auzitegiarekin bat egitea da. Izan ere, auzitegi horretako kide izanda, 2008an Israelek Gazan egindako inbasioa ikertzea eska dezake (Armadak 1.400 palestinar hil zituen; gehienak, zibilak).
Iraganean, palestinarrek hainbat agintari eta militar israeldarren aurka egin dute auzitegi horretan, gerra-krimenak egotzita, baina Hagak errefusatu egin izan du salaketa aztertzea, Palestina ez baitzen Estatu.
Nazioarteko Zigor Auzitegira eramango luketen beste auzietako bat Yaser Arafat buruzagi palestinar historikoaren heriotza izan liteke (pozoituta hil ote zuten ikertzen ari dira orain).
BAKE-PROZESUA
Bestalde, Palestinaren lorpenak Israelekin bake-prozesua berriz abiatzea ekar lezake.
Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko presidentea Israelekin berriz negoziatzeko prest agertu da, baina ez dio uko egiten hitz egiten hasteko jarritako aldarrikapen nagusietako bati: Israelek kolonoen asentamenduak geldiaraztea.
Etxe Zuriak presio egingo die bi aldeei elkarrizketei ekiteko, baina, nolanahi ere, horiek ez lirateke hasiko Israelgo Gobernu berria osatu arte (hauteskundeak egingo dituzte urtarrilaren 22an).
Ordurako, baliteke palestinarrek aurrerapausoak eman izana berradiskidetzearen bidean. Izan ere, Al Fatahk (Abbasen alderdia) Hamasekin hitz egiteko konpromisoa hartu du.
Zeregin horretan, Abbas Gazara joango da "aurki", Fatahtik azaldu dutenez. Lurralde horretara egingo duen lehen bidaia izango da, 2007. urtetik.
ISRAELEN ERANTZUNA
Aurrerapausoak aurrerapauso, palestinarrek jakin badakite Israelek eta AEBek erantzun egingo dutela.
Besteak beste, Israelek Palestinako Aginte Nazionalaren izenean biltzen dituen zergak (Palestinako Aurrekontuen % 56 dira) ez ematea eta Abbasen Gobernua eroriaraztea mehatxu egin du.
AEBek ere nazioarteko lankidetzaren bitartez emandako funtsak kenduko dituzten beldur dira.
Egoera horri aurre egiteko, baina, palestinarrak herrialde arabiarrekin negoziatzen aritu dira azken hilabeteetan, eta hainbaten konpromisoa jaso dute (Qatarrena, kasu), dirua emateko.
AMETSA, GERTUAGO
NBEko Estatu behatzaile izendapena lortu izanak ez du palestinarren egunerokoa aldatuko, eta ez dio amaiera emango Israelen kontrol militarrari, baina urrats garrantzitsua da Palestinak Estatu independentea izateko ametsa gertuago egon dadin.
Palestinak garaipen politiko eta diplomatiko garrantzitsua lortu du nazioartean, NBEko Batzar Orokorrean 'Estatu behatzaile' izendapena jasota.Praktikan, izendapen horrek Palestina Estatu independentea dela aitortzea dakar, zeharka eta inplizituki bada ere.Iazko irailean, Palestinak NBEko Estatu kide osoa izatea eskatu zuen Segurtasun Kontseiluan, baina AEBek betoa jarri zuten. NBEko Batzar Orokorrean, baina, ez dago beto eskubiderik, eta, horrenbestez, AEBek eta Israelek ezin izan dute galarazi Palestina Estatu behatzaile bihurtzea.Estatus horrekin, Palestina NBEren hainbat erakundetan sartu ahal izango da, iaz Unescon egin zuen bezala. Gainera, Nazioarteko Zigor Auzitegiko kide egin daiteke.NBEko AGENTZIAK ETA NAZIOARTEKO ITUNAKPalestinarrentzat lehentasuna duten NBEko erakundeak Unicef (Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa), FAO (Elikadura eta Nekazaritzarako Erakundea) eta MMA (Munduko Merkataritza Antolakundea) dira.Ramallahko Gobernuak Genevako Konbentzioarekin eta horren protokolo osagarriekin ere bat egitea eskatuko du, hau da, gerra eskubidea eta nazioarteko giza eskubideak arautzen dituzten itunekin.NAZIOARTEKO ZIGOR AUZITEGIAAEBen eta Israelen kezka nagusia Palestinak Nazioarteko Zigor Auzitegiarekin bat egitea da. Izan ere, auzitegi horretako kide izanda, 2008an Israelek Gazan egindako inbasioa ikertzea eska dezake (Armadak 1.400 palestinar hil zituen; gehienak, zibilak).Iraganean, palestinarrek hainbat agintari eta militar israeldarren aurka egin dute auzitegi horretan, gerra-krimenak egotzita, baina Hagak errefusatu egin izan du salaketa aztertzea, Palestina ez baitzen Estatu.Nazioarteko Zigor Auzitegira eramango luketen beste auzietako bat Yaser Arafat buruzagi palestinar historikoaren heriotza izan liteke (pozoituta hil ote zuten ikertzen ari dira orain).BAKE-PROZESUABestalde, Palestinaren lorpenak Israelekin bake-prozesua berriz abiatzea ekar lezake.Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko presidentea Israelekin berriz negoziatzeko prest agertu da, baina ez dio uko egiten hitz egiten hasteko jarritako aldarrikapen nagusietako bati: Israelek kolonoen asentamenduak geldiaraztea.Etxe Zuriak presio egingo die bi aldeei elkarrizketei ekiteko, baina, nolanahi ere, horiek ez lirateke hasiko Israelgo Gobernu berria osatu arte (hauteskundeak egingo dituzte urtarrilaren 22an).Ordurako, baliteke palestinarrek aurrerapausoak eman izana berradiskidetzearen bidean. Izan ere, Al Fatahk (Abbasen alderdia) Hamasekin hitz egiteko konpromisoa hartu du.Zeregin horretan, Abbas Gazara joango da "aurki", Fatahtik azaldu dutenez. Lurralde horretara egingo duen lehen bidaia izango da, 2007. urtetik.ISRAELEN ERANTZUNAAurrerapausoak aurrerapauso, palestinarrek jakin badakite Israelek eta AEBek erantzun egingo dutela.Besteak beste, Israelek Palestinako Aginte Nazionalaren izenean biltzen dituen zergak (Palestinako Aurrekontuen % 56 dira) ez ematea eta Abbasen Gobernua eroriaraztea mehatxu egin du.AEBek ere nazioarteko lankidetzaren bitartez emandako funtsak kenduko dituzten beldur dira.Egoera horri aurre egiteko, baina, palestinarrak herrialde arabiarrekin negoziatzen aritu dira azken hilabeteetan, eta hainbaten konpromisoa jaso dute (Qatarrena, kasu), dirua emateko. AMETSA, GERTUAGONBEko Estatu behatzaile izendapena lortu izanak ez du palestinarren egunerokoa aldatuko, eta ez dio amaiera emango Israelen kontrol militarrari, baina urrats garrantzitsua da Palestinak Estatu independentea izateko ametsa gertuago egon dadin.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.