Palestina Estatu behatzailea izatea onartu du NBEk
Nazio Batuen Erakundeen Batzar Orokorrak Palestina Estatu behatzailea izatea onartu du gehiengo osoz.
Mahmud Abbas Palestinako presidenteak bultzatutako erabakiak 138 boto izan ditu alde, 9 kontra eta 41 abstentzio izan dira.
Ebazpenaren bidez, “Palestinari autodeterminaziorako eta independentziarako eskubidea berretsi diote, 1967 mugetatik aurrera” eta “kide ez den Estatu behatzailea” izendatu dute.
Halaber, palestinarren eta israeldarren arteko bakea “behar-beharrezkoa” ikusi dute, eta bake “ justua, iraunkorra eta osoa” lortzeko negoziazioak azkartzea eta berriz hastea eskatu diete, NBEren erabakietan, Madrileko printzipioetan eta Laukotearen ibilbide-orrian oinarrituta.
Batzar Orokorraren hitzetan, behin-behineko akordio horrek oraindik zintzilik geratu zaizkien gaiei irtenbidea ematen lagunduko du: “Palestinako errefuxiatuak, Jerusalem, finkapenak, mugak, segurtasuna eta ura”.
Palestinaren, Israelen eta AEBen adierazpenak
Bozketa egin baino lehen, Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak agerraldia egin du NBEren Batzar Orokorraren aurrean: "Palestina bakea nahi eta behar duelako etorri da NBEren Batzar Orokorrera, [...] baina bakea lortzeko epeak agortzen ari dira". Hitzaldia oso txalotua izan da.
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren esanetan, Palestinak lortutakoak "ez du ezer aldatuko, ez baita israeldarren segurtasuna bermatuko lukeen Estatu palestinar bat eratuko".
Hillary Clinton AEBetako Estatu idazkariak deitoratu egin du NBEren erabakia, eta bake-bidean "oztopoak" jartzen dituela iritzi dio.
Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiak "inoiz baino premiazkoago"tzat jo nazioarteak, israeldarrek eta palestinarrek "bakea lortzeko esfortzuak" areagotzea, eta "negoziazio zuzenak" egin behar dituztela gaineratu du.
Festa Gazan eta Zisjordanian
Palestina NBEn sartu eta gero, milaka pertsona kalera atera dira Gazan eta Zisjordanian, ospatzeko.
Gazan, Hamasek manifestazioak eta hainbat ekitaldi egiteko baimena eman dio Al Fatahri.
Laugarren saiakera, azkena
Ostegun honetako bozketa Palestinako agintariek Nazio Batuengandik babes handiagoa lortzeko egiten duten laugarren saiakera da, Nazio Batuek Palestinaren autodeterminazio eskubidea aitortu zutenetik 1974an.
Azkeneko saiakera 2011ko irailean izan zen, eskubide osoko Estatuko kide izendatzeko Palestinaren eskaera blokeatu zutenean Segurtasun Kontseiluan, AEBen oposizioaren ondorioz.
Nazio Batuen Erakundeen Batzar Orokorrak Palestina Estatu behatzailea izatea onartu du gehiengo osoz. Mahmud Abbas Palestinako presidenteak bultzatutako erabakiak 138 boto izan ditu alde, 9 kontra eta 41 abstentzio izan dira.Ebazpenaren bidez, “Palestinari autodeterminaziorako eta independentziarako eskubidea berretsi diote, 1967 mugetatik aurrera” eta “kide ez den Estatu behatzailea” izendatu dute. Halaber, palestinarren eta israeldarren arteko bakea “behar-beharrezkoa” ikusi dute, eta bake “ justua, iraunkorra eta osoa” lortzeko negoziazioak azkartzea eta berriz hastea eskatu diete, NBEren erabakietan, Madrileko printzipioetan eta Laukotearen ibilbide-orrian oinarrituta. Batzar Orokorraren hitzetan, behin-behineko akordio horrek oraindik zintzilik geratu zaizkien gaiei irtenbidea ematen lagunduko du: “Palestinako errefuxiatuak, Jerusalem, finkapenak, mugak, segurtasuna eta ura”. Palestinaren, Israelen eta AEBen adierazpenakBozketa egin baino lehen, Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak agerraldia egin du NBEren Batzar Orokorraren aurrean: "Palestina bakea nahi eta behar duelako etorri da NBEren Batzar Orokorrera, [...] baina bakea lortzeko epeak agortzen ari dira". Hitzaldia oso txalotua izan da.Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren esanetan, Palestinak lortutakoak "ez du ezer aldatuko, ez baita israeldarren segurtasuna bermatuko lukeen Estatu palestinar bat eratuko".Hillary Clinton AEBetako Estatu idazkariak deitoratu egin du NBEren erabakia, eta bake-bidean "oztopoak" jartzen dituela iritzi dio.Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiak "inoiz baino premiazkoago"tzat jo nazioarteak, israeldarrek eta palestinarrek "bakea lortzeko esfortzuak" areagotzea, eta "negoziazio zuzenak" egin behar dituztela gaineratu du.Festa Gazan eta ZisjordanianPalestina NBEn sartu eta gero, milaka pertsona kalera atera dira Gazan eta Zisjordanian, ospatzeko.Gazan, Hamasek manifestazioak eta hainbat ekitaldi egiteko baimena eman dio Al Fatahri.Laugarren saiakera, azkenaOstegun honetako bozketa Palestinako agintariek Nazio Batuengandik babes handiagoa lortzeko egiten duten laugarren saiakera da, Nazio Batuek Palestinaren autodeterminazio eskubidea aitortu zutenetik 1974an. Azkeneko saiakera 2011ko irailean izan zen, eskubide osoko Estatuko kide izendatzeko Palestinaren eskaera blokeatu zutenean Segurtasun Kontseiluan, AEBen oposizioaren ondorioz.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka mila lagun atera dira kalera Pragan, hedabide publikoen independentziaren alde
Estoniak Errusiarekin duen muga itxiko du abenduan, Moskuri leporatutako sabotaje bat tarteko
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz