Arma kimikoak desegitea adostu dute AEBek eta Errusiak
Siriako gatazkari buruzko akordioa erdietsi dute AEBek eta Errusiak gaur, larunbata, goizean, Genevan: arma kimikoak desegitea eta bide militarra erabiltzeari uko egitea adostu dute bi aldeek. Hala, armen desegitea noiz eta nola egingo den adostu dute.
Jon Kerry AEBetako Estatu idazkariak eta Segei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak eman dute jakitera akordioa, prentsaren aurrean. Hiru egunez egon dira bilduta Genevan, akordio bila.
"Arma kimiko guztien suntsiketa 2014ko lehen seihilekorako burutu beharko da", prozesu guztia zehazten duen eta Arma Kimikoen Debekurako Organizazioari zuzenduta dagoen agirian agertzen denez.
Akordioan jaso dutenaren arabera, astebeteko epean, Siriak dituen arma kimiko guztiei buruzko informazio zehatza jakinarazi beharko du. Armen desegitea baieztatuko duten nazioarteko begiraleak, beranduenez, azaroan joan beharko dute Siriara. 2014ko erdialderako arma kimiko guztiak deseginda egon beharko lukete.
Washingtonek eta Moskuk adostutakoaren arabera, Siriako erregimenak Arma Kimikoak Debekatzeko Itunak ezartzen dituen epeak baino epe txikiagoak izango dute arma kimikook suntsitzeko.
Kerryk aurreratu duenez, Siriako armadak gaur adostutakoa beteko ez balu, 'zigorra' jasoko luke, betiere, NBEko Segurtasun Batzordearekin adostutako "zigorra". Kerryren hitzetan, armak desegin ezean, eraso militarraren aukera ez lukete baztertuko, Nazio Batuen Gutuneko 7. Artikuluan jasota dagoenari eutsita.
"Dena dela, pausu guztiek NBEko Segurtasun Batzordearen oniritzia" beharko lukete, gaineratu du ministro errusiarrak. Lavroven arabera, Genevako bilerak "giro oso onean" egin dituzte. Aurreratu duenez, Siriako bake konferentzia egiteaz ere hitz egin dute bi aldeek. Urrian izango litzateke, seguruenera, konferentzia hori.
Siriaren erantzuna
Ali Haidar Siriako Adiskidetze ministroak baieztatu duenez, arma kimikoen desegitea zuzendu behar duten nazioarteko ikertzaileek "erraz" sartu ahalko dira instalazioetan.
"Uste dut nazioarteko ikertzaileek euren lana egin ahalko dutela, Gobernuaren instalazioak ziurrak dira, baita sartzeko errazak ere", gaineratu du Haidarrek.
Adiskidetze ministroaren esanetan, arma kimikoak dauden lekuak "Gobernu siriarrak babestuta daude oraindik; hori dela eta, sartzea erraza izango da".
"Siriak nazioartearen presioa gainetik kendu behar zuen. Gure herria babestu nahi dugu eta ez AEBekin gatazka bat izan", azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaien prezioek igotzen jarraitzen badute, Europar Batasunak ez du baztertzen errazionamendua ezartzea
Dan Jørgensen Europako Energia komisarioak adierazi duenez, "eszenatoki txarrenetarako prestatzen ari gara, baina oraindik ez dugu produktu kritikoak (kerosenoa edo diesela) errazionatu beharrik".
Iranek ziurtatu du AEBko beste ehiza-hegazkin bat eraitsi duela, herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, lehen hegazkinetik tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela ziurtatu dute.
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.