Siriako arma kimikoak suntsitzeko ebazpena aho-batez onartu du NBEk
Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Batzordeak aho-batez onartu du, bart, Siriako arma kimikoak suntsitzeko ebazpena. Errusiak eta Estatu Batuek adostutako ebazpenaren alde bozkatu dute Segurtasun Batzordea osatzen duten 15 kideek.
Goizaldean izan da bozketa, eztabaida luze baten ondoren. Arma Kimikoak Debekatzeko Erakundearen plana ontzat eman dute batzordekideek. Besteak beste, Segurtasun Batzordeko kide iraunkorrak diren bost herrialdetako ordezkariak egon dira bileran: Wang Yi (Txina), Laurent Fabius (Frantzia) eta Willian Hague (Britainia Handia), besteak beste.
Bileraren ostean, Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiak "historikotzat" jo du ebazpenaren onarpena, baina gogora ekarri die batzordekideei Sirian egunerokoan gertatzen ari dena oso gogorra dela, oraindik ere, eta indarkeria, era guztietakoa, desagerraraztea dela helburua gaineratu du.
Siriak bizi duen "krisi humanitarioa" oso larria dela esan du Banek, eta Damaskoko buruzagiei eta oposizioko kideei batzeko deia egin die, konponbide bila.
Ebazpenean, epeak eta metodologia daude jasota. Dena dela, Al Assaden Gobernuak akordioa beteko ez balu, zigorra zein izango litzatekeen ez dago zehaztuta ebazpen honetan. Eraso militar baten aukera ere ez du jasotzen testuak. NBEren Gutunaren VII kapitulua aipatzen da, 41. eta 42. atalak, hain zuzen ere. Artikulu horietan jasotzen denez, NBEri dagokio erabakiak betearazteko neurriak hartzea. Hau da, ebazpenak betetzen ez diren kasuetan, NBEk erabakiko ditu hartuko diren neurriak, betiere, bakea eta segurtasuna ziurtatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaien prezioek igotzen jarraitzen badute, Europar Batasunak ez du baztertzen errazionamendua ezartzea
Dan Jørgensen Europako Energia komisarioak adierazi duenez, "eszenatoki txarrenetarako prestatzen ari gara, baina oraindik ez dugu produktu kritikoak (kerosenoa edo diesela) errazionatu beharrik".
Iranek ziurtatu du AEBko beste ehiza-hegazkin bat eraitsi duela, herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, lehen hegazkinetik tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela ziurtatu dute.
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.