Mohamed Mursiren aurkako epaiketa urtarrilaren 8ra atzeratu dute
Mohamed Mursi Egiptoko presidente ohiaren aurkako epaiketa gaur hasi da, Kairo kanpoaldean dagoen Polizia Akademian. Hala ere, aurreneko saioak ordubete baino gutxiago iraun du, epaileak saioa bertan behera utzi baitu. Mursiri auzipetuen jantzia janzteko eskatu dio epaileak, baina honek ez du agindua bete eta epaileak saioa bertan behera uztea erabaki du. Ondoren, Kairoko Zigor arloko Epaitegiak epaiketa urtarrilaren 8ra arte atzeratzea erabaki du.
Egiptoko telebista ofizialaren arabera, Ahmed Sabri epaileak data berria jakinarazi du, saioa birritan eten ondoren. Akusazioaren abokatuek denbora gehiago eskatu diote epaileari.
Saioan, Mursik esan du bera dela Egiptoko legezko presidente bakarra, eta militarrei "traizioa" egitea eta "kriminalak" izatea egotzi die. Epaileen aurrean, "militarren gobernuaren" aurkako leloak esan ditu, eta gaur hasi den epaiketa "iruzur hutsa" dela azpimarratu du. Horrez gain, uztailean gertatutakoa "estatu kolpea" izan zela berretsi du.
Mursi indarrez kendu zuten kargutik uztailaren 3an, eta ordutik atxilotuta izan dute Anaia Musulmanen hautagaia izan zena. Helikopteroz eraman dute Mursi atxilotuta duten tokitik epaitegira, Kairo kanpoaldeko Polizia Akademiara.
Beste 14 auzipetuak ere iritsi dira epaitegira, tartean Esam Al Arian PLJ alderdiko presidenteordea. Segurtasun neurri handi artean eraman dituzte guztiak. Torako espetxetik Polizia Akademiara doan errepidea moztu egin dute, balizko erasoak saihesteko.
Mursiren jarraitzaileek elkarretaratzea egin dute Polizia Akademia aurrean, eta Egiptoko Gobernuak 20.000 polizia jarri ditu epaitegitik gertu, tokiko hedabideek jakinarazi dutenez.
Presidente ohiak ez du epaimahia ontzat ematen, eta haren abokatuek uko egin diote Mursi defendatzeari.
2012ko abenduan presidente jauregiaren inguruan izandako protestetan hainbat herritarren heriotza eragin zuen operazioaren arduradun nagusi izatea egotzi diete Mursiri eta horrekin batera epaitzen ari diren gainerako guztiei.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek % 50era igoko ditu Kanadako automobilen eta beste produktu batzuen gaineko muga-zergak
Trumpen arabera, erabaki horren arrazoia da Kanadak AEBko nekazarien produktuei ezartzen dizkien tarifak. Ildo horretatik, Kanadako lehen ministroak nabarmendu du bere herrialdea "funtsezko hornitzailea" dela AEBentzat, batez ere energia, mineral jakin batzuen eta hornidura-kateetarako ezinbesteko produktuen arloan.
AEBk zigorrekin mehatxatu ditu Iranekin lotura ekonomikoak dituzten herrialdeak
AEBko Altxorraren idazkariak ohartarazi duenez, "inor ez dago salbuetsita" zeharkako zigorren jomuga izatetik Teheranekin negoziatzen badu.
EBk onartu egin du Ukrainari 6.100 milioi ematea, misilak eta aire-defentsarako sistemak erosteko
Boluntarioen Koalizioak Ukrainako aireko defentsak premiaz indartzeko konpromisoa hartu du. Bilera egin dute astelehen honetan.
Ebolak dagoeneko 2.642 hildako eta 5.514 kasu baieztatu eragin ditu Kongoko Errepublika Demokratikoan
Bestalde, 808 paziente isolatuta edo ospitaleratuta daude, eta 1.200 lagun sendatu egin dira. Ebola Kongoko sei probintziatan zabaltzen ari da, eta hilkortasun-tasa % 47,9koa da.
Iranek ohartarazi du ez dela petrolio "tanta bat bera ere" aterako Persiar golkotik, AEBk "gerra ekonomikoari" eusten badio
Scott Bessent AEBko Altxorraren idazkariak, bestalde, astelehen honetan hasiko den "gerra ekonomikoa" guduaren azken fasea dela ziurtatu du.
5,9 graduko lurrikara batek Tokio astindu du
Richter eskalan 5,9 graduko indarra izan duen lurrikara batek Japoniako ekialdea astindu du igande goizaldean, bereziki Tokio eskualdea. 30 pertsona zauritu dira eta tren-zerbitzu batzuetan etenaldiak egin dituzte. Japoniako Meteorologia Agentziak (JMA) baztertu egin du tsunami arriskua.
Auzitegi federal batek baliogabetu egin du Trumpek 75 herrialderi bisak emateko jarritako debekua
Neurria urtarrilean sartu zen indarrean, AEBetako Gobernuaren arabera, etorkin horiek "Estatuarentzat karga bat bihurtzeko arriskua" zegoelako.
Errusiaren eta Ukrainaren arteko erasoek jarraitzen dute, gatazka hasi zenetik lau urte eta erdi igaro direnean
Hogei pertsona baino gehiago hil dira azken orduetan bi herrialdeetan droneak eta jaurtigaiak erabiliz egindako erasoetan.
Zer dago Ukrainaren gerra-estrategia aldaketaren atzean? Eskala handiko erasoak, herritarrengan eragiteko
Hilabeteak dira Ukrainan gerra fronteak aurrerapen handirik gabe diharduela. Horren ordez, maizagoak dira aire bidezko erasoak Errrusiako azpiegitura garrantzitsuen kontra. Olga Tarnovska Kieven bizi den analistarekin eta Albert Sort Moskun bizi den kazetariarekin aztertu du gaia ETBk.
AEBk eta Kanadak ez dute merkataritza-akordiorik lortu, eta % 50eko muga-zergak mantenduko dira
Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak Kanadako ibilgailuen gaineko muga-zergak % 15era eta altzairu eta aluminioarenak % 25era murriztea onartu bazuen ere, larunbat honetan % 50eko kargak sartu dira indarrean.