AUZITEGIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auzitegi federal batek baliogabetu egin du Trumpek 75 herrialderi bisak emateko jarritako debekua

Neurria urtarrilean sartu zen indarrean, AEBetako Gobernuaren arabera, etorkin horiek "Estatuarentzat karga bat bihurtzeko arriskua" zegoelako.

Donald Trump matrioska. EFE

Estatu Batuek, urte honen hasieran zenbait etorkinentzako bisak ukatzeko hartutako erabakia bertan behera utzi du New Yorkeko auzitegi batek.

Trumpek hartutako erabakiaren ondorioz, 75  estatutako herritarrak ezin ziren sartu Estatu Batuetara.

Baina Jeannette Vargas epaileak gaur plazaratu duen erabakian, legez kanpokotzat jo du debeku hori.

Epaileak bere epaian argudiatu duenez, bisak emateko debekua "nabarmen legez kanpokoa" da, eta zalantzan jarri du Trumpen administrazioaren justifikazioa, 75 herrialde horietako eskatzaileak, ia latinoamerikar guztiak,  Estatu Batuentzako karga ekonomiko bihurtzeko arrisku handia izatea, alegia.

Arau horren eraginpean zeuden Latinoamerikako eta Karibeko hainbat herrialde, hala nola Brasil, Kolonbia, Kuba, Guatemala, Haiti, Nikaragua eta Uruguai.

Bisak emateko debekuan Afganistan, Egipto, Irak, Iran, Maroko, Nigeria, Errusia, Somalia, Thailandia eta Yemen ere sartzen ziren.

Kolonbiako bost profesionalek jarri zuten erabakia auzibidean, baita sei estatubatuarrek ere, debeku horrek Ghana, Jamaika, Guatemala eta Etiopiako senideei kalte egin ziela argudiatuta, The New York Times egunkariaren arabera.

AEBetako Gobernuak ez du epaiaren inguruko baloraziorik eman nahi izan, baina bisa eskatzaileekin oso zorrotzak izango direla esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X