30 urtez bahitutako hiru emakumeak kolpekatu egin zituzten
Esklabotza egoeran Londreseko etxe batean 30 urtez bahituta izan zituzten hiru emakumeak kolpekatu egin zituzten, Britainia Handiko poliziak adierazi duenez. Atxilotutako bi lagunak fidantzapean aske geratu dira.
Urriaren 25ean utzi zituzten aske hiru emakumeak. Londreseko hegoaldeko etxe batean egon ziren gatibo 30 urtez. Poliziak, ostegunean atxilotu zituen 67 urteko gizonezko eta emakumezko bat. Orain arte Erresuma Batuan ezagutu den etxeko-esklabotzaren kasu larriena dela azpimarratu du poliziak.
Prentsaurrekoan, Steve Rodhouse komandanteak adierazi duenez, emakuemak kolpekatu egin zituzten eta emozionalki kontrolatuta zeuden. "Ezagutzen ari garena urte askoz egindako kontrol emozionalaren irudi konplexua da", azaldu du.
Poliziak atxilotutako bi lagunak, 67 urteko bikotea, fidantzapean aske geratu dira. Bikotea ez da britainiarra eta 70. hamarkadan ere atxilotu zituzten, nahiz eta ez duten atxiloketa horien inguruko argibiderik eman.
Bahitutako bat, Britainia Handiko 30 urteko emakumea da. Dirudienez, bizi osoa eman du atxikituta. Ez dago argi, ordea, atxilotutako lagunekin eta bahituta egon diren beste bi emakumeekin duen lotura zein den.
Rodhouseren arabera, emakumeak ez dira pertsona trafikoaren biktima izan eta ez dago Erresuma Batuko beste talde batzuekin loturarik. Ikerketak "luzaro" joko duela uste du komandanteak.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBk zigorrekin mehatxatu ditu Iranekin lotura ekonomikoak dituzten herrialdeak
AEBko Altxorraren idazkariak ohartarazi duenez, "inor ez dago salbuetsita" zeharkako zigorren jomuga izatetik Teheranekin negoziatzen badu.
EBk onartu egin du Ukrainari 6.100 milioi ematea, misilak eta aire-defentsarako sistemak erosteko
Boluntarioen Koalizioak Ukrainako aireko defentsak premiaz indartzeko konpromisoa hartu du. Bilera egin dute astelehen honetan.
Ebolak dagoeneko 2.642 hildako eta 5.514 kasu baieztatu eragin ditu Kongoko Errepublika Demokratikoan
Bestalde, 808 paziente isolatuta edo ospitaleratuta daude, eta 1.200 lagun sendatu egin dira. Ebola Kongoko sei probintziatan zabaltzen ari da, eta hilkortasun-tasa % 47,9koa da.
Iranek ohartarazi du ez dela petrolio "tanta bat bera ere" aterako Persiar golkotik, AEBk "gerra ekonomikoari" eusten badio
Scott Bessent AEBko Altxorraren idazkariak, bestalde, astelehen honetan hasiko den "gerra ekonomikoa" guduaren azken fasea dela ziurtatu du.
5,9 graduko lurrikara batek Tokio astindu du
Richter eskalan 5,9 graduko indarra izan duen lurrikara batek Japoniako ekialdea astindu du igande goizaldean, bereziki Tokio eskualdea. 30 pertsona zauritu dira eta tren-zerbitzu batzuetan etenaldiak egin dituzte. Japoniako Meteorologia Agentziak (JMA) baztertu egin du tsunami arriskua.
Auzitegi federal batek baliogabetu egin du Trumpek 75 herrialderi bisak emateko jarritako debekua
Neurria urtarrilean sartu zen indarrean, AEBetako Gobernuaren arabera, etorkin horiek "Estatuarentzat karga bat bihurtzeko arriskua" zegoelako.
Errusiaren eta Ukrainaren arteko erasoek jarraitzen dute, gatazka hasi zenetik lau urte eta erdi igaro direnean
Hogei pertsona baino gehiago hil dira azken orduetan bi herrialdeetan droneak eta jaurtigaiak erabiliz egindako erasoetan.
Zer dago Ukrainaren gerra-estrategia aldaketaren atzean? Eskala handiko erasoak, herritarrengan eragiteko
Hilabeteak dira Ukrainan gerra fronteak aurrerapen handirik gabe diharduela. Horren ordez, maizagoak dira aire bidezko erasoak Errrusiako azpiegitura garrantzitsuen kontra. Olga Tarnovska Kieven bizi den analistarekin eta Albert Sort Moskun bizi den kazetariarekin aztertu du gaia ETBk.
AEBk eta Kanadak ez dute merkataritza-akordiorik lortu, eta % 50eko muga-zergak mantenduko dira
Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak Kanadako ibilgailuen gaineko muga-zergak % 15era eta altzairu eta aluminioarenak % 25era murriztea onartu bazuen ere, larunbat honetan % 50eko kargak sartu dira indarrean.
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.