Mugarik Gabeko Medikuak elkarteko bost kide bahitu dituzte Sirian
Mugarik gabeko Medikuak gobernuz kanpoko erakundeko bost kide europar bahitu dituzte Irak eta Siriako Estatu Islamikoa Al Kaidarekin lotutako taldeko milizianoek Siriako ipar-ekialdean, Latakia probintziako ospitale batean.
Abu Hasanek, Sham oposizioko sareak Latakian duen ordezkariak, azaldu duenez, gatibu eraman dituzten bost pertsona horien artean espainiar bat dago eta gainerakoak frantziar eta alemaniarrak dira, eta auzitegi islamiar batek galdekatuko ditu, Turkiako inteligentzia zerbitzuei laguntzea leporatuta.
Medikurik gabeko Medikuek taldeko bost kide bahitu dituztela eta “galdeketa bat-edo" egingo dietela berretsi dute, baina ez dute datu gehiagorik eman, “segurtasun arrazoiengatik”. Taldeak ez du baieztatu gatibu hartu dituztenen herritartasuna, eta zabaldutako informazioa ''zehatza'' ez dela argitu du.
Ildo horretan, Frantziako Atzerri Ministerioak baieztatu egin du ez dagoela frantziar herritarrik bahitutakoen artean.
Gobernuz kanpoko erakundearen ordezkariek esan dutenez, uneoro daude bost bahituen familiekin harremanetan, eta ahal duten guztia egiten ari dira Siriako lankideekin hitz egiteko.
2013an oso ohikoa izan da, tamalez, Siriako iparraldearen kontrola duten matxino muturrekoenek GKEentzat lanean ari diren atzerritarrak bahitzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Nicolas Maduro atxilotu dutela iragarri du Trumpek
Hala ziurtatu du AEBko presidenteak, eta gaurko erasoa "arrakastatsua" izan dela nabarmendu du.
AEBk aireko erasoa egin du Venezuelan
Hainbat leherketa izan dira larunbat goizaldean Caracasen, baina ez dute xehetasunik eman. Venezuelak Donald Trump presidentearen gobernuaren "mehatxuak" salatu ditu, Kariben AEBko soldaduak hedatu eta lurreko erasoak egiteko mehatxua egiteagatik.
AEBk Venezuelako hainbat puntu bonbardatu ditu, Caracas barne
CBSk jakinarazi du Trumpek erasoak agindu dituela eta jopuntuen artean Venezuelako base militarrak daudela. Maduroren gobernuak Washingtonek Karibeko herrialdearen aurka egindako "eraso militar larria" salatu du.
6,5 graduko lurrikara batek Mexiko erdialdea astindu du
Hegoaldeko Guerrero estatuko kostaldean izan du epizentroa lurrikarak, Ozeano Barean, baina astindua herrialdeko hainbat hiritan antzeman dute, Mexikoko hiriburua barne. Oraindik ez dute kalte material edo pertsonalik jakinarazi.
Bengala bat, Urtezahar egunean Suitzako taberna batean sua piztu izanaren arrazoi nagusia
Oraingoz, ez dago argi zenbat pertsona zeuden lokal horretan, baina hainbat lekukok adierazi dute sutea gertatu zen ordurako bengala zuten xanpain botila batzuk piztuta zeudela, eta sarrera bakarra oso estua zela deitoratu dute.
Irango protestetan "manifestariak hiltzen badituzte" herritarrak "erreskatatuko" dituela ohartarazi du Trumpek
Irango Gobernuak bere programa nuklearra berriro garatzen saiatzen ari dela adierazi du Trumpek azken egunotan, eta balizko bonbardaketekin erantzuteko prest agertu da, ekainean Israelekin egin bezala.
Zazpi pertsona hil dira Iranen, egoera ekonomikoak okerrera egin duela salatzeko deitutako hainbat manifestaziotan
Manifestazioak igandean hasi ziren Teheranen, eta dozenaka hiritara zabaldu dira azken egunotan, besteak beste, Isfahan, Kerman, Kermanshah, Hamadan eta Qom hirietara. Iran krisi ekonomiko larrian dago, urteko % 42ko inflazioarekin.
Txina medikamentuen eta antisorgailuen BEZa kobratzen hasi da, jaiotza-tasa estimulatzeko
Pekinek 30 urte baino gehiagoz indarrean egon den salbuespen fiskal bat ezabatu du krisi demografikoaren erdian.
Gutxienez 40 hildako eta 115 zauritu, gehienak larri, Suitzako Crans Montana eski-estazioan izandako sute batean
"Le Constellation" tabernan ospatzen ari ziren urte berriko festan piztu da sute bortitza, 01:30ean. Agintariek ez dute espekulaziorik egin nahi sutearen arrazoiaren inguruan baina erabat baztertu dute atentatuaren hipotesia. Bi lekukok azaldu dutenez, sua egurrezko sabaira gehiegi hurbildu ziren bengala batzuen ondorioz piztu zen, eta "oso azkar" zabaldu zen.
Sute batek eliza historiko bat kiskali du Amsterdamen Urtezahar gauean
Amsterdamgo Vondelkerk eliza historikoa, XIX. mende amaierako eraikina, erabat suntsituta geratu da bart sute baten ondorioz. Inguruko etxebizitzak hustu behar izan dituzte eta, zorionez, ez da inor zauritu ezbeharrean. Gertakariaren arrazoi ofizialak ezagutzen ez diren arren, herritar batzuek su artifizialak ikusi zituzten elizaren dorretik getu.