Protestak Venezuelan, Lopez atxilotu dutelako
Leopoldo Lopez oposizioko alderdiko burua asteazkenean eraman dute Venezuelako Justizia Auzitegira, epailearen aurrean deklaratzera, segurtasun-neurri handi artean, horren jarraitzaile askok aske uztea eskatzen zuten bitartean.
Ramo Verdeko kartzela militarretik eraman dute Lopez Caracasko Justizia Auzitegira, bertara eraman baitzuten atzo Gobernuaren aurkako martxa batean atxilotu ostean.
Lopezek ez daki oraindik zer delitu egotzi dioten epaile aurrera eramateko, baina Caracasen duela astebete hasitako indarkeria boladaren "egile intelektualtzat" jo du Gobernuak.
Ikasle bat hil da manifestazio batean
Ikasle bat hil da asteazken honetan, Gobernuaren aurkako manifestazio batean buruan tiro bat jaso ondoren. Hildakoa, Genesis Carmona, 22 urteko emakumezkoa, Miss Turismo izendatu zuten iaz Carabobo estatuan, eta Nicolas Maduroren Gobernuaren aurkako protestetan zauritu zituzten zortzi manifestarietako bat zen.
Langile bat hil da Bolivarren
Miguel Rodriguez Venezuelako Barne ministroak beste pertsona bat ere hil dela baieztatu du. Ondorioz, sei pertsona hil dira jada duela astebete Gobernuaren aurkako protestak hasi zirenetik.
Ministroaren esanetan, pertsona bat hil da Bolivar estatuan, Chavismoaren aldeko elkarretaratze batean. "Langileen elkarretaratze bat zegoen, iraultzaren aldeko jarraitzaileena, alegia, eta tirokatu egin dituzte, ez dakigu oraindik nork. Pertsona bat hil eta lau zauritu dituzte, iraultzaren jarraitzaileak guztiak", esan du Rodriguezek Union Radio irrati katean.
Albiste gehiago mundua
Hileta jendetsuak egin dituzte Israelek hildako Yemengo huthien gobernuko kideen alde
Gobernuko 11 kide hil zituen Israelek abuztuaren 28an, tartean, Ahmed al Rahawi lehen ministroa. Huthien gobernuak Yemengo iparraldeko, erdialdeko eta mendebaldeko eremuak kudeatzen ditu 2024tik. Huthiek mendekua agindu dute.
“Barne arazoetan esku-sartzeak” errefusatzen dituen adierazpen bateratua egin du OCSk Txinan
Shangaiko Lankidetza Erakundeko (OCS) herrialdeak "mundu multipolar adierazgarriagoa, demokratikoagoa eta bidezkoagoa" eraikitzearen alde agertu dira, eta Nazio Batuen "koordinazioaren eginkizun nagusia" nabarmendu dute.
Armenia eta Azerbaijanerako bake prozesua itxitzat jo dute, Washingtonen akordioa lortu da eta
Abuztuan erdietsi zuten akordio historikoa, Estatu Batuak bitartekari. 2020ko gerraren ondoren, Nagorno Karabajeko Azerbaijanen zatia konkistatu eta armeniar jatorriko bertako 120.000 biztanle kanporatu zituzten.
Israelek Gazan egindako erasoaldia genozidioa dela ondorioztatu du nazioarteko akademiko talde batek
Genozidioari buruzko Akademikoen Nazioarteko Elkarteak gazatarren kontrako gehiegikeriak eta Benjamin Netanyahuren Gobernuko kide batzuen adierazpenak aztertu ditu elkarteak txosten batean.
Israelek ohartarazi du flotillako aktibistak "terrorista" gisa tratatuko dituela
Laguntza humanitarioa eramateko asmoz, Gazara hainbat itsasontzi iritsi daitezkeela eta, Israelgo Gobernuaren jarrera gogortzeko proposamena egin du Itamar Ben Gvir Segurtasun ministroak.
Von der Leyenen hegazkinak interferentziak izan ditu GPSan, eta Errusiak eragin ei ditu
Errusia interferentziak eragin omen ditu, eta hegazkinaren GPS nabigazio zerbitzuak desaktibatu ei ditu Bulgariako aireportu batean lurreratzera zihoanean. "GPSan interferentzia bat izan dela baieztatu dezakegu, baina hegazkinak ez du gorabeherarik izan", adierazi du Arianna Podesta bozeramaileak. Moskuk ukatu egin du ustezko sabotajean parte hartu izana.
Albiste izango dira: Global Sumud Flotilla Gazara bidean, FesTVal jaialdiaren XVII. edizioa eta eskolara itzulera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
6,0 graduko lurrikara batek 800 hildako utzi ditu gutxienez, Afganistan ekialdean
"Nurgal, Sawkay, Watapur, Dara Pech eta Chapi Dara auzoetan 800 pertsona inguru hil dira, 2.800 inguru zauritu dira eta ehunka etxebizitza suntsitu ditu lurrikarak", adierazi du Ihsanullah Ihsan Kunarreko Informazio eta Kultura zuzendariak.
Ehunka hedabidek, tartean EITBk, bat egin dute Gazako kazetarien hilketaren aurkako ekintza globalarekin
50 herrialdetako 200 komunikabidek baino gehiagok bat egingo dute astelehen honetan Mugarik Gabeko Erreportariek (RSF) bultzatutako mobilizazio globalarekin, "Gazako kazetarien aurka propio egindako sarraskia" salatzeko eta atzerriko prentsari Zerrendan oztoporik gabe sartzen uztea eskatzeko.
Israelek ziurtatu du Abu Obaida, Hamasen beso armatuaren bozeramailea, hil duela larunbat honetan Gazan izandako eraso batean
Armada eta inteligentzia zerbitzuak zoriondu ondoren, Katzek Gaza hiriko okupazioarekin jarraitzeko eskatu die. Brigadek eta Hamas mugimenduak ez dute balizko erailketa horri buruzko adierazpenik egin.