Analisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errusiaren kontrako zigor arinak

Ezarriko zaien zigorren artean: ez zaiela baimenik emango Europar Batasunera edo Estatu Batuetara joateko eta herrialde horietan dirua edo ondasunak badituzte, konfiskatu egingo zaizkiela.

Europar Batasunak eta Estatu Batuek onartu dituzten  zigorrak ez dute ezertarako balio. Errusiako herritarren  kontrako zigorrak dira, ez  Errusiaren kontrakoak. Krimean  gertatutakoaren arduradun jotzen dituzten 20 bat errusiarren kontrako zigorrak dira onartu dituztenak, baina ez dira ez arduradun politikoak ezta goi mailako militarrak ere,  erdi mailako ardurak  baino ez dituzte.

Eta ezarriko zaien zigorren artean daude, ez zaiela baimenik emango   Europar Batasunera edo Estatu Batuetara joateko eta herrialde horietan  dirua edo  ondasunak  badituzte, konfiskatu egingo zaizkiela.  Baina  mota honetako  zigorrek beste  kasu batzuetan ere erakutsi dute, SIRIAn esaterako,  ez dutela  ezertarako balio.

Zigorrak eraginkorrak izan daitezen  zigortu nahi den  herrialdeko ekonomiara zuzenduta egon behar dute.  IRANgoa da kasurik argiena,  ezin zuen  bere petrolioa herrialde  askotara  esportatu  eta  ezta herrialde horiekin  finantza-eragiketarik egin ere.

Hala eta guztiz ere  ayatolen  erregimenak sendoa izaten segitzen du IRANen.  Orain  IRANen kontrako  zigorrak gainera leundu egin dituzte.  Errusiaren  kasuan,  Europar Batasunak eta Estatu Batuek  ezarritako  zigor  arin horiek ahultasunaren seinale  modura  hartuak  izan litezke baina  baita  zuhurtziaren  seinale ere.

Denek jakin badakite  zein  larria den  Errusiarekin  erabateko  liskarrean hastea eta  nahiago dute denbora irabazi.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X