Errusiako gasa, nahitaezkoa Europar Batasunarentzat
Europar Batasunak inportatu eta kontsumitzen duen gasaren % 30 Errusiatik dator oraindik, eta, horrenbestez, balizko zigor edo nazioarteko presioek arazo larriak sortuko lituzkete, 2006 eta 2009. urteetan gertatutakoaren antzera.
Horrez gain, Errusiatik datorren gas hori guztia Ukrainatik igaro behar da Europara eraman ahal izateko. Hortaz, Ukrainarekin gatazka izateak ere arazoak sor ditzake. Guztira, Europar Batasuneko 15 herrialdek jasotzen dute Errusiako gasa, hiru gasbide erraldoiren bidez.
Ukrainarekin sortutako gatazkaren ondorioz, Europak Errusiarekin duen mendekotasuna nola murriztu aztertzen ari dira Europako Batzordean, "batez ere mendekotasun handiena duten Estatuetan".
2006 eta 2009. urteetan, Ukraina eta Errusiaren arteko gatazkak Europako Estatuetan arazo larriak sortu zituen. Ordutik, Europar Batasuna gasa inportatzeko beste bide batzuk lortzen saiatu da, baina egitasmo gehienak egin gabe ditu oraindik. Hala ere, orain hamar urte, Europar Batasunera heltzen zen gasaren % 45 Errusiatik zetorren.
Oraingo honetan, "lasai" egoteko deia egin du Europak. Gasaren egoera ez dela kezkagarria eta Ukrainak eta Errusiak Europako herrialdeekin dituzten kontratuak mantenduko dituztela adierazi dute Europako Batzordetik behin eta berriz.
Errusiarentzat ere garrantzitsua da lasaitasuna bermatzea; izan ere, Europara egiten dituen esportazioak bere ekonomiaren % 3 dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Bruselak azalpenak eskatu dizkio Hungariari horrek Errusiari egindako balizko filtrazioen inguruko informazio "kezkagarrien" aurrean
Hungariak ukatu egin du Errusiari Europar Batasuneko barne gaiei buruzko informazioa ematen ari zaionik, eta "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu horren inguruan hedabideetan agertu diren informazioak.
EBk eta Australiak merkataritza libreko akordioa sinatu dute, ia hamar urteko negoziazioen ondoren
Horri esker 1.000 milioi euroko balioa duten muga-zergak kenduko dizkie Australiak EBko esportazioei. Merkataritzan ez ezik, Defentsan eta Segurtasunean ere elkarlanean aritzea adostu dute bi aldeek.
Gutxienez 66 lagun hil eta 70 zauritu dira, Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeuden barruan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zeuden hegazkinean.
EAEko Osasun arloko lan-eskaintzetako hizkuntza-eskakizunen eskumena "nazionala” dela ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak horrela erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatzen zuen Osasun arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitaterako kaltegarria izan daitekeela.
Trumpek bost egun atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.
Libano hegoaldea ez da leku segurua, ez kristauentzat ezta musulmanentzat ere
Israelgo Defentsa ministroak iragarri zuen Libano hegoaldea Gaza bihurtuko zela, eta horixe ari da gertatzen. Libanoko kristauak harrapatuta daude, askok Beiruteko aterpetxeetara egin dute ihes, baina beste batzuek ez dute hiria uzteko asmorik.
EBren eta Mercosurren arteko akordioa maiatzaren 1ean sartuko da indarrean, behin-behinean
Gauzak horrela, merkataritza libreko ituna aplikatuko da martxoa amaitu aurretik akordioa onartzen duten Mercosurreko herrialdeen artean. Oraingoz, Argentina, Brasil eta Uruguaik egin dute hori.
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago. Ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute New Yorkeko LaGuardia aireportuan
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute igande gauean New Yorkeko LaGuardia aireportuan (Queens). Hainbat lagun zauritu dira, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.
"Persiar golko osoan" minak jarriko dituela mehatxu egin du Iranek, AEBk inguru horretako uharteetan erasoa jotzen badu
Irango Guardia Iraultzaileak entzungor egin dio Trumpen mehatxuari. AEBk zentral elektrikoen kontra egiten badu, “modu berean” erantzungo duela adierazi du Guardiak.