Zazpi urteko kartzela zigorra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Silvio Berlusconi 'Ruby' kasuagatik, absolbituta

Zazpi urteko espetxe zigorra ezarri zioten Berlusconiri, 2013ko ekainean, boterea gehiegikeriaz erabiltzea eta adin txikikoen prostituzioa bultzatzea egotzita.
MAM-eko argazkia: berlusconi_
MAM-eko argazkia: berlusconi_

Milango Apelazio Auzitegiak 'Ruby' kasuagatik absolbitu egin du Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohia. Zazpi urteko espetxe zigorra ezarri zioten Berlusconiri, 2013ko ekainean, botere gehiegikeria eta adin txikikoen prostituzioa bultzatzea egotzita. Kartzela zigorraz gain, kargu publikoan aritzeko bizi osorako debekua ezarri zioten.

Ebazpen horri helegitea aurkeztu zion lehen ministro ohiak.

Karima El Marough Ruby  gazte marokoarrarekin, honek 18 urte bete gabe zituela, ordainpeko sexu-harremanak izateagatik, adin txikikoen prostituzioa bultzatzea eta boterea gehiegikeriaz erabiltzea egotzi zioten Berlusconiri.

Zure interesekoa izan daiteke

Berlingo harresiaren hormigoi zatia oroigarria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Berlingo harresi zatien salmenta negozio handia bilakatu da

Aste santuan, Berlin da bisitari gehien jasotzen dituen Europako hiriburuetako bat, eta, hamarkada luzez hiria bitan banatu zuen harresiaren zatien salmenta negozio handia bilakatu da. Neurri guztietako zatiak saltzen dira baina kontuz, guztiak ez baitira egiazkoak. Harresi zatiak erostearekin batera, duela 40 urte Berlin banatzen zuen Checkpoint Charlie bisitatu eta argazkiak ateratzea ere modan jarri da. Kapitalismoaren sinbolorik handiena du gaur egun ondoan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X