Israelek eta Palestinak bost eguneko su-etenari eutsi egingo diote
Israelek eta Palestinak bart adostutako bost eguneko su-etenari eutsi egingo diote, gauean zehar euren arteko eraso puntualak izan diren arren. Su-etena atzo adostu zuten, Kairoko negoziazioetan akordio batera heltzeko denbora gehiago izateko.
Astelehenean adostutako 72 orduko su-etena bart amaitu zen, eta alde biek errespetatu egin dute. Israel eta Palestinaren arteko bilerei buruz ez da informaziorik eman, baina Azzam El Ahmad negoziazio-taldeko buruzagiak su-etena luzatu egingo dela iragarri zuen aurrekoa amaitu eta berehala. "Miliziek tregoa luzatzea adostu dute", adierazi zion Reuters albiste-agentziari.
Honenbestez, su-etena astelehenera arte luzatuko da, Egiptoko Gobernuak iragarri duenez. Ordura arte, "palestinarren kezka diren gaiak negoziatzen jarraituko dute, euren helburu legitimoak lor ditzaten", gaineratu du Exekutiboak.
Negoziazioetan dagoeneko zenbait puntu adostu dituztela azaldu du Palestinako taldearen iturri batek, baina beste gai askotan hurbiltzeko denbora beharko dutela onartu du.
Kohete jaurtiketa
Tregoa berria adostu aurretik, Gazako Zerrendatik gutxienez zortzi kohete jaurti dituztela salatu du Israelek. Erasoak ez du biktimarik utzi Israelgo hegoaldean.
Koheteak jaurtiz Palestinako miliziek su-eten berria hautsi dutela salatu du Israelgo Armadak. Bi kohete Eshkol hirian erori direla ziurtatu du Armadak agiri labur batean, eta beste bat Netivot hirian indargabetu dutela erantsi du. Laugarren kohete batek Sdot Negev hirian eztanda egin duela esan du Israelgo Armadak, eta lehentxeago Ashkelon hirian beste bat bota dutela gaineratu du. Hamasek, ostera, gezurtatu egin du Armadaren informazioa.
Horrez gain, Gazako Zerrendan sirena-hotsak entzun dira goizean, baina alarma faltsua izan da, israeldarren arabera.
Haaretz egunkariaren arabera, gaur arratsaldean Israelgo Gobernuak segurtasun alorreko gaiak aztertuko ditu bilera batean.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaien prezioek igotzen jarraitzen badute, Europar Batasunak ez du baztertzen errazionamendua ezartzea
Dan Jørgensen Europako Energia komisarioak adierazi duenez, "eszenatoki txarrenetarako prestatzen ari gara, baina oraindik ez dugu produktu kritikoak (kerosenoa edo diesela) errazionatu beharrik".
Iranek ziurtatu du AEBko beste ehiza-hegazkin bat eraitsi duela, herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, lehen hegazkinetik tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela ziurtatu dute.
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.