Israeldarrak eta palestinarrak berriz negoziatzen hasi dira Kairon
Gazako Zerrendan tregoa iraunkor bat lortzeko elkarrizketa berriak hasi dituzte astelehen honetan Israelgo Gobernuaren eta Palestinako milizien ordezkariek, Kairon (Egipto), 72 orduko su-etena adostu eta egun bat geroago.
MENA albiste-agentzia ofizialak baieztatu duenez, bi aldeek aldarrikapenak planteatuko dituzte Kairoko bileran. Gazako blokeoarekin bukatzea palestinarren eskakizun nagusia da. 2007an Hamas boterera heldu zenean, Israelek blokeoa inposatu zuen Zerrendan.
Bi aldeen arteko negoziazioak jarraitzeko eskatu dio Arabiar Ligak Egiptori. Zentzu horretan, su-eten berria errespetatzeko eskatu die Europako Batzordeak Israeli eta Hamasi. Era berean, tregoa iraunkor bat ezartzeko aukera aprobetxatzea eskatu du EBk.
Benjamin Netanyahuren Gobernuak erasoaldia agindu zuenetik, uztailaren 8tik, 1.939 palestinar hil dituzte, Palestina Askatzeko Erakundeak egindako balantzearen arabera. Gainera, 9.886 lagun zauritu dira eta 485.000 errefuxiatu utzi ditu erasoaldiak.
Lasaitasuna
Su-etena bart sartu zen indarrean, eta lehen orduetan ez da erasorik izan.
Goizean hasi dituzte berriro negoziazioak Israelek eta Palestinak Kairon, gaueko 23:00etan indarrean sartu den hiru eguneko su-etenari esker. Hala ere, eskakizunak ez dira aldatu bi aldeetatik.
Ban Ki Moon Nazio Batuetako idazkari nagusiak eskatu du gaur hasiko den su-etena epe luzerako bakea ekarriko duen negoziaketa izan dadin.
Atzo, erasoek jarraitu zuten eta beste bederatzi palestinar hil zituen Israelek, tartean haurrak. 1.910 palestinar hilak, uztailaren 8an Israelek operazioak hasi zituenetik. Gazatik Israelera, koheteak jaurtitzen segitu dute, gaueko hamaiketan su-etena indarrean sartu den azken ordura arte, kasu honetan biktimarik eragin gabe.
Ohar labur baten bitartez, Israelgo Gobernuak azaldu du Israelek baietza eman diola “72 orduko su eten bat onar dezan Egiptok eginiko eskaerari”. Beste aldetik, Hamas mugimenduak azaldu bat egin duela Egiptok proposatutako neurriarekin, nahiz eta egunean zehar erakunde horretako hainbat buruzagik ezeztatu duten zentzu horretan atera diren informazio ezberdinak.
Batzar ezberdinak egunean zehar
Palestinar ordezkaritzak batzar bat egin du Kairotik helarazitako proposamena aztertzeko. Zentzu horretan, Azam al Ahmedek, Al Fatahko buruzagiak, azaldu du Israel aldez aurretiko baldintzak jartzen saiatzen bada, berehala baztertuko dutela negoziatzen jarraitzeko aukera.
Azken su-etenak iraun zuen bitartean, palestinarrek dokumentu bat helarazi zioten Israeli. Bertan, presoen askapena, Gazaren blokeoarekin bukatzea, portu baten eraikuntza eta aireportu bat izateko aukera eskatzen zuten.
Gazte bat hil dute
Israeleko Armadak gazte palestinar bat hil du tiroz, bere etxean egindako sarekada batean, Nablus herrian, Zisjordanian, osasun zerbitzuek jakinarazi dutenez.
Indar Armatu juduen iturri batek adierazi du badakiela operazioak egiten ari direla zonalde horretan, baina ezin duela gertatukoa zehaztu. Zenbait lekukoren arabera, Israel Zakaira al Agra (23 urte) gaztearen bila ari zen, eta soldadu juduek botatako tiroengatik hil da. Gainera, sarekadan, beste sei pertsona zauritu dituzte. Lekukoek gaineratu dutenez, etxebizitza idus-makina batekin eraitsi dute.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBetako bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.
AEBk Hego Korearekin ariketa militar bateratuak murriztuko dituela iragarri du Trumpek
Estatu Batuetako presidenteak igande honetan iragarri duenez, Seulek Iranen aurkako gerrarekin bat egiteari uko egin duelako eta Kim Jong Un buruzagi iparkorearrarekin duen "harreman bikaina" duelako hartu du erabakia.
Landetako azken sutea kontrolatzea lortu dute, eta ebakuatuetako batzuk etxera itzuli ahal izango dute
Landetako prefekturako idazkari nagusiak ohartarazi duenez, baina, "sua kontrolatua egoteak ez du esan nahi itzalita dagoenik; beraz, oso erne egon behar dugu".
Bere jarrera "defentsiboa" "erasokorra" izango dela esan du Iranek eta "ezustekoak" iragarri ditu
"AEBetako indar erasotzaileetako kide bat harrapatzen edo hiltzen duen edonork 30.000 dolar (21.500 euro inguru) edo 5.000 milioi rial irandar jasoko ditu", iragarri du Hatami generalak IRNA albiste agentziak jasotako adierazpenetan.
Hamar palestinar zauritu dituzte, bi tiroz, Israelgo kolonoek Zisjordanian egindako beste erasoa batean
Aita Santuak "Zisjordaniako populazio zibil palestinarraren aurkako indarkeriak bertan behera uztea" eskatu du, eta nazioarteko komunitateari premiaz eskatu dio "bi Estatuen konponbidea aurrera eraman dezatela, bake justu eta iraunkor baterako".
Gazan "gauero 30-40 pertsona hiltzeko" deia egin du Ben Gvir Israelgo ministroak
"Uste dut hilketa selektiboak egin beharko liratekeela Gazan, gauero 30-40 pertsona desagerraraziz. Ez soilik berehalako mehatxua direnak; badira han bizitzea merezi ez duten pertsonak. Ez lukete bizi behar. Ez dira pertsonak ere", esan du Segurtasun ministroak.
Landetako suteak hobera egin du, baina oraindik ez dute kontrolpean
Suak 1.700 hektareari eragin dio jada eta 550 suhiltzaile inguru ari dira itzaltzeko lanetan. 650 lagun atera behar izan dituzte euren etxeetatik eta kanpingetatik eta 50 pertsonak gaur gauean itzultzeko baimena jaso dute.