'Mozal Legea' mundu osoko erakundeen aurrean salatuko du Venezuelak
Mariano Rajoyren Gobernuak berriki onartutako Herritarren Segurtasunerako Legea “munduko parlamentu guztietara” eramango du Venezuelak, Nicolas Maduro presidenteak iragarri duenez. Helburua Legea erakundeen aurrean salatzea izango da, “Giza Eskubideak urratzen dituelako eta protestatzea debekatzen duelako”.
“Asanblea Nazionalak ahalik eta erakunde gehienetan salatuko du Rajoyren Mozal Legea”, esan du Madurok bere asteroko saioan. Diosdado Cabello Kongresuko presidenteak baieztatu egin du Legea salatu egingo dutela.
“Faxista den heinean, eta gure ahots askea erabiliz, Venezuelatik salatu egiten dugu Mozal Legea, Giza Eskubideak eta Nazio Batuetako gutuna urratu egiten dituelako”, berretsi du.
Lege horren eraginez, Espainian “protesta egitea” debekatuta dagoela nabarmendu du Madurok. “Rajoyk zuzendutako eskuin frankistaren ustelkeria eta kapital finantzarioaren diktadura gailendu da Espainian”, esan du.
Lege hori Venezuelan “zigor eta arau berdinekin” onartuko balukete, zer gertatuko litzatekeen galdetu du Madurok.
“Nola hartuko luke munduak guk horrelako lege bat izatea? Maduroren diktadura aipatuko lukete, eta beste hainbat gauza. Baina Espainiak onartu duenez, Rajoyren ultraeskuin frankistak onartu duenez, isil-isilik daude lege horren aurrean”, salatu du.
“Ez zuten Chavez isilaraztea lortu, eta ez naute ni isilduko”, berretsi du.
etsi du.Zure interesekoa izan daiteke
Madurok lur hartu du New Yorken, segurtasun talde handi batek inguratuta
Nicolas Maduro Venezuelako presidentea eraman duen Boeing 757 hegazkin militarra larunbat honetako 23:00ak inguru lurreratu da New Yorken. Buruzagi ezkertiarra burua estalita jaitsi dute hegazkinetik, agentez inguratuta. Datozen egunetan deklaratuko dute Madurok eta haren emazteak AEBko auzitegi federal batean.
Chavismoaren oinordekoa zen Maduroren ibilbidea "eten" du Trumpek, 12 urtez agintean egon ondoren
2013aren hasieran, Maduroren ibilbide profesionala goitik behera aldatu zen, Venezuelako presidente bihurtu baitzen. Chavez martxoaren 5ean zendu zen, eta hauteskundeak deitu zituzten. Madurok botoen % 51 eskuratu zituen hauteskunde horietan, Henrique Capriles garaituta.
Nazioartearen erreakzioak AEBk Venezuelan egindako erasoaren aurrean
Errusiak "oinarririk gabeko aitzakiak baliatuta" egindako "eraso armatua" izan dela salatu du, Espainiak "deseskalatzea eta moderazioa" eskatu ditu, eta Frantziak Edmundo Gonzalez izatea presidente berria. Latinoamerikan muturreko iritziak eragin ditu AEBen operazioak.
Maduro berehala askatzeko eskatu du Delcy Rodriguezek, eta Venezuelako presidente bakarra dela ziurtatu du
Venezuelako presidente zilegi bakarra Nicolas Maduro dela azpimarratu du larunbat honetan Venezuelako presidenteorde exekutiboak, AEBko indar militarrek hura atxilotu ostean.
Venezolar asko kalera atera dira Caracas hiriburuan, Maduro aske utzi dezatela eskatzeko
Maduro aske utzi eta Venezuelara itzuli dezatela eskatuz, kalera atera dira egun argiz ehunka venezuelar Caracas hiriburuan. Venezuelako Gobernuaren egoitza den Miraflores jauregiaren alboan egin dute elkarretaratze jendetsuena.
Machadoren hitzetan, "iritsi da askatasunaren ordua Venezuelarentzat"
"Madurok irteera negoziatu bat onartzeari uko egin ostean, AEBko Gobernuak legea betearazteko promesa bete du. Herriaren subiranotasuna eta subiranotasun nazionala gure herrialdean nagusi izateko ordua da", nabarmendu du.
Trumpek dio AEBren esku geratu dela Venezuela Maduroren "ordezko egoki bat" aurkitu arte
"Herrialde hori zuzenduko dugu trantsizio segurua, egokia eta zentzuzkoa egin bitartean. Hau da, ez dugu nahi Maduro edozeinek ordezkatzea eta azken urteetan izan dugun egoera errepikatzea", esan du Floridan duen egoitzatik emandako prentsaurrekoan.
Nicolas Maduro atxilotu ondorengo lehen irudia zabaldu du Trumpek
AEBko presidenteak zabaldutako irudi batean, Venezuelako presidentea eskuak lotuta, entzungailuak jarrita eta betaurreko ilun batzuk jantzita ikus daiteke.
Ikerketa penala ireki dute Urtezahar gauean Suitzan su hartu zuen tabernako nagusien aurka
"Zabarkeriaren ondorioz gertatutako giza hilketa, gorputz lesioak eta sutea" leporatu dizkiote bikoteari, Valais kantonamenduko Poliziak jakinarazi duenez. Zigorra ezagutu arte, baina, errugabetasun-presuntzioa errespetatuko zaie biei.
Euskadin bizi diren venezuelarrek etxera bueltatzeko aukera izango dutela uste dute
Venezuelatik etorritako milaka pertsona bizi dira Euskadin, eta horietako asko Nicolas Maduroren gobernuaren aurkakoak dira. Azken orduotan Venezuelan gertatutakoaren aurrean itxaropentsu agertu dira, eta trantsizio baketsu bat espero dute.