Egipto
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tutankamonen hilobian kamera huts bat egon daiteke

Tutankamon faraoiaren hilobian egindako lehen analisien arabera, 'zerbait' ezkutatu daiteke hilobiaren hormetako baten atzeko aldean.
Tutankamonen hilobia. Argazkia: EFE
Tutankamonen hilobia. Argazkia: EFE

Egipton, Tutankamon faraoiaren hilobian egindako analisien arabera, "kamera huts bat" izan daitekeen "zerbait" egon daiteke hilobiaren hormetako baten atzeko aldean, Mahmud Afifi Egiptoko Antzinatasunen Saileko buruak azaldu duenez.

"Orain arteko ondorio nagusia hau da: zerbait badago hilobiaren iparraldeko hormaren ekialdeko zatiaren atzean, nahiz eta oraingoz ezezaguna den", adierazi du Afifik.

Antzinatasun buruaren hitzetan, Ramses II.aren seme-alaben hilobietan egindako ikerketa batean antzerako emaitzak lortu zituzten eta, gerora, hormen atzean ezkutuko kamera bat zegoela baieztatu zen.

Aitzitik, behin-betiko ondorio fidagarriak izateko datuen analisia egin arte "itxaron" behar dela ohartarazi zuen; zehazki, Japonian egingo dute azterketa hori.

Bestalde, Mamdouh Al Damati Egiptoko Antzinatasun ministroak baieztatu zuen osteguna eta ostirala bitartean egindako analisien eta esplorazioen emaitzek erakusten dutela - % 90eko ziurtasunarekin- hilobiaren iparraldeko hormaren atzean hutsunea dagoela. "Horrek oraindik ezagutzen ez den kamera bat dagoela adierazten du", gaineratu zuen.

Egiptoko Antzinatasun Ministerioak zabaldutako oharraren arabera, "oraingoz ez da urrezko faraoiaren hilobiaren barruan lan egiteko inolako neurririk hartu". Are gehiago, Al Damatiren esanetan, ez dute prozedurari buruzko erabakirik hartuko emaitzen azterketa amaitu arte.

Lehen analisi horien emaitzak Hirokatsu Watanab aditu japoniarrak ikertuko ditu hilabetez, hormaren atzean zer dagoen argitzeko balio dezakeen egitasmo bat garatzeko.

Hainbat adituren hipotesien arabera, faraoi gaztearen hobian Nefertitiren, Meritaton erreginaren edota Tutankamonen alabaren gorpuzkinak egon daitezke.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X