Save the children
Gorde
Kendu nire zerrendatik

4.000 ume arriskuan egon litezke Idomeniko kanpalekua hustu eta gero

GKEaren arabera, kanpaleku horretan egon diren errefuxiatuen eta migratzaileen % 40 haurrak dira, eta horietako asko bakarrik bidaiatu dute.
Idomeni Niños junto a la valla en Macedonia. EFE
Idomeni Niños junto a la valla en Macedonia. EFE

4.000 bat haur errefuxiatu babesik gabe gera litezke Idomeni Grezian dagoen kanpalekua hustu ondoren, Save the Children Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE) salatu duenez. Gainera, GKEaren arabera, bertan egon diren 12.000 errefuxiatu eta migratzaileetatik % 40 umeak dira.

Haurrak arriskuan egotea saihesteko, Save the Childrenek husteko prozesua eta lekualdaketa ziurtatzeko eskatu die Greziako agintariei, bereziki bakarrik bidaiatzen duten haurren kasuetan.

"Ostatu ematearen prozesua kudeatzen duten agintariek familia eta haur bakoitzaren beharrak kontuan izan behar dituzte, eta hori lan galanta da talde handiak birkokatzen ari direlako", salatu du Grecia Amy Frost Save the Childrenek Grezian duen arduradunak.

"Husten hasita, ezinbestekoa da familiak bat eginda mantentzea eta umeak instalazio egokietara mugitzea, Europako eta nazioarteko estandarrek zehazten dituzten bizi baldintzak bermatuak izan ditzaten", gaineratu du Frostek.

Ume gehienek, bereziki bakarrik daudenak, ez dute oinarrizko zerbitzuetara heltzerik, esaterako, komunak eta arriskurik gabeko guneak, eta horrek zeharo kezkatzen du GKEa.

Save the Childrenek hainbat gune prestatu ditu kanpalekuan, adibidez, bularra ematen duten amentzat, elikadura programak jorratzeko eta arropa banatzeko. Arsis organizazioarekin batera, GKEak leku bat prestatu du haurrentzat, eta bertan arrisku handiena duten umeen egoera gainbegiratu eta aztertu egiten du.

 

en du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Washington (United States), 18/12/2025.- US President Donald Trump delivers an address to the Nation from the Diplomatic Reception Room of the White House, in Washington, DC, USA, 17 December 2025. EFE/EPA/Doug Mills / POOL
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ospea minimoetan duela, Trumpek bere lorpenak puztu ditu nazioari egindako diskurtso batean

Ia egunero egiten dituen agerraldi publikoetan esaten dituen gauza asko errepikatuz hasi du hitzaldia agintariak: etorkinei eta Joe Biden bere aurrekoaren gobernuari eraso egin die, eta hilabete gutxi batzuetan AEBk "okerrenetik onenera" egin dutela ziurtatu du, deportazioak egin dituelako, mugaetako kontrolak zorroztu dituelako eta beste herrialde batzuen aurka muga-zergak ezarri dituelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X