Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Armeniarrek Turkiaren eta Alemaniaren arteko talka eragin dute

1915an, armeniarren aurkako sarraskia egin zuten Otomandar Inperioaren lurretan. Turkiarrek milaka armeniar hil zituzten, armeniarren hitzetan milioi bat baina gehiago izan ziren hildakoak.

1915an, armeniarren aurkako sarraskia egin zuten Otomandar Inperioaren lurretan. Turkiarrek milaka armeniar hil zituzten, armeniarren hitzetan milioi bat baina gehiago izan ziren hildakoak.

Nazio Batuetako erakundeak eta hainbat herrialdek, Frantzia tartean, gertatutakoa genozidiotzat jo izan dute. Turkiak dio hildakoen artean armeniarrak egon zirela, baina gertaera Lehen Mundu Gerrako testuinguruan gertatu zela.

Gerra hartan, Turkiak Errusiaren aurka egiten zuen borroka, eta armeniarrek errusiarren alde egin ohi zuten, otomandarrekiko nahi zuten independentzia lortzen lagunduko zietela uste baitzuten. Gainera, arlo erlijiosoa ere kontutan hartu behar da: turkiarrak musulmanak dira eta armeniarrak kristauak.

Ba, atzo, Alemaniako Parlamentuak, Bundestagak, gertatutakoa genozidioa zela ebatzi zuen. Eta horrek sekulako haserrea eragin du Turkian, Alemanian duen enbaxadorea dagoeneko kendu dute.

Parlamentuko ebazpena oso momentu desegokian iritsi da. Errefuxiatuen inguruan Europar Batasunak eta Turkiak lortutako akordioa Alemaniak sustatu zuen, akordio horren ondorioz, turkiarrek Europara bidean doan errefuxiatuen mugimendua kontrolatzeko hartutako ardura onartu zuen. Turkia eta Alemania haserretzen badira, akordioa betetzea zaila izango da benetan.

Albiste gehiago mundua

Gehiago kargatu